Azala
Liburua Eskuragarri

Kuba triste dago / Juan Martín Elexpuru

Zaila da Kubako egoera bi hitzetan deskribatzen, bidaldi oso bateko sentipen eta esperientzientziak orri batzuetan laburbiltzen. Eta, hala ere, bere inpresioak azaltzen saiatzen dira ahan izandakoak, uhartea zelan aurkitu duten galdetzen diegu behin-berriro hemen gelditutakoek. Ezinbesteko hizketa-gaia bihurtu baitzaigu hangoa. Juan Martin Elexpuru ere izan da Kuban. Bizikleta aldean hartuta, hilabete batean Karibeko isla aldenik alde zeharkatu du, Habanan eta Santiagon egonaldi luzeagoak eginez. Bertako paraje eta paisaiei baino gehiago erreparatu die, ordea, Kubako andre-gizonei. Jendearekin solas etengabean ari da, bertakoak ere horretara emanak izaki. Bata bestearen atzetik datoz liburu honetan bizikizunak, pasadizoak ata bestelako bitxikeriak. Kubako errealitateaz mintzatu bakarrik ez, ikusi, ukitu eta usaindu ere egin du egileak, era guztietako kubatarrekiko harremanetan. Orrietan barrena aurkituko dituzu Castrorekiko iritzi anitz, merkatu beltza, sozialismoaren harrotasuna, dolarren harrapaketa, turistaren ehiza, independentziaren duintasuna, prostituzio mozorrotua eta beste hainbat alderdi, aurpegi askotako kaleidoskopioa baita gaur egungo Kuba, nondik begiratu nahi zaion, hura azpimarratzeko.

Zerrenda:
Egile nagusia: Elexpuru, Juan Martin
Argitaratua: Donostia : Elkar, 1995
Edizioa: 3. argit
Bilduma: Bidaiak (Elkar) 149
Bidaiak ; 149
Gaia:
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Narratiba (Helduentzat) N ELE kub Eskuragarri  Maileguan eskatu EK19100355