Azala
Liburua Eskuragarri

Jainko txikia / Aitor Arana

Jainko-jainkosa guztien paradisuan, Urtziren seme Tanda Jainko Txikia, Jainko Oso bihurtzekotan da eta hortaz mundu berri bat sortu behar du. Aprobak egiteko, gure mundu zahar honetako bi biztanle hartuko ditu, Igor eta Ainara neba-arrebak, eta edozein leku eta garaitan kokatuko ditu, nola jokatzen duten ikusteko. Igor eta Ainarak ezustean ikusiko dituzte beren buruak harri aroan, erromatarren garaian, Dracula kondearen gazteluan eta beste hainbat egoera xelebretan. Gorriak ikusiko dituzte, estu eta larri ibiliko dira, baina Jainko Txikiak ondo pasatzen du bere jolasetan. Idazlea ere jainko txiki bat dela esan dezakegu, mundu berriak sortzen dituena eta bere pertsonaiak era guztietako egoeratan jartzen. Liburu honen jainko eta egile Aitor Arana dugu, legazpiarra, 1963an jaioa eta hainbat libururen egilea: "Azkonarren laguna", "Loaren bidez" eta Branka bilduman kaleratutako "Afrikako semea" abenturazko nobela.

Zerrenda:
Egile nagusia: Arana, Aitor
Argitaratua: Donostia : Elkar , L.G. 1994
Bilduma: Branka (Elkarlanean) ; 33
Gaia:
Generoa / Forma: Haur eta Gazteentzako Literatura
Adina / Maila: 12 urtetik aurrera (berdea)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Haur eta gazteentzako narratiba N ARA jai Eskuragarri  Maileguan eskatu EK19100536