Azala
Liburua Eskuragarri

Sex-abaroa / Paddy Rekalde

Paddy Rekalderen argazki, apunte, ipuin poetiko (nahi bezala deitu) indartsu hauetan, sexua kai, abaro eta gozotasun da gehienetan, eta ekaitz zurrunbilotsu ez gutxitan. Egileak luma ausart eta jostariz berrogei sex itxasotan bustitzen gaitu, berrogei murgil sexuaren ur sakon eta mugituetan, non geure burua ispilatua ikusiko dugun sarri. Ardo gorri freskoa bezalakoxea da sexua. Ahora eraman eta, dastatu ostean, haren plazerra sentitzen duzu barrenean. Ordu jakinik gabe, leku jakinik gabe... inongo logikarik gabe. Sexuak, berez, basa ikutu hori dauka... maitasunaren kortan itxia nahi badute ere... barne-minak lasaitzen dituela ez badakite ere, jakin nahi ez badute ere Torquemadak milaka aurpegi dauka, aizue. Ez ahaztu.

Zerrenda:
Egile nagusia: Rekalde, Paddy
Argitaratua: Tafalla : Txalaparta, 2000
Edizioa: 1. argit.
Bilduma: Literotura (Txalaparta) ; 6
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Narratiba (Helduentzat) N REK sex Eskuragarri  Maileguan eskatu EK20020007