Azala
Liburua Eskuragarri

Katutxo eta elurra / [testua] Joel Franz Rosell ; [irudiak] Constanze v. Kitzing ; [itzulpena, Manu López Gaseni]

...Egun hartan elur asko egina zen. Hotza egiten zuen, baina Untxitxo, beroki zuri iletsua zuela, eta Katutxo, beroki beltz berotsua zuela, epel-epel zebiltzan... ...Elurra bezain zuriak, ikatza bezain beltzak, Katutxoren eta Untxitxoren arteko adiskidetasuna, pertsonak bezalaxe, aldi berean berdinak eta desberdinak izan daitezkeen bi espezieren arteko integrazioaren paradigma da. Katutxo eta baloia hark eskuzabaltasuna, elkarbizitza eta adiskidetasuna bezalako gaiak ukitzen dituen bitartean, Katutxo eta elurra honek eguneroko arazoei aurre egin behar dieten bi adiskide aurkezten dizkigu; arazo horien irtenbide irudimentsuak jolasaren bitartez topatzen dituzte bi lagunek, elkar ezagutuz eta errespetatuz. Hala, Katutxo sotoan jolasteko beltzegia denez, eta Untxitxo elurretan jolasteko zuriegia denez, azkenean zoriak esku hartu du biak baldintza berdinetan jolastu ahal izateko. Katutxoren saileko emanaldi berri honetan norbere buruaren ezagutza eta aniztasunaren balioa bezalako gaiak ere nabarmentzekoak dira, hori guztia testuaren freskotasuna, elkarrizketa-egitura eta ilustrazio alaiak direla medio. Pintzelkada leun eta kolore bizien bitartez, ilustrazioek Katutxo eta Untxitxoren adierazkortasuna eta eszenatokien deskribapena azpimarratzen dituzte, bi pertsonaien abentura berri honetan.

Zerrenda:
Egile nagusia: Rosell, Joel Franz
Egilea(k): Kitzing, Constanze v. ; López Gaseni, Manu
Argitaratua: Iruñea : Pontevedra : Pamiela ; Kalandraka, 2012
Edizioa: 1. argit.
Gaia:
Generoa / Forma: Album ilustratuak
Haur eta Gazteentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Adina / Maila: 0-4 urte (urdina)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Album ilustratuak AI ROS kat Eskuragarri  Maileguan eskatu EK20020166