Bakartasunaz bi hitz / Filipe Bidart
Euskal Herriaren aldeko atxikimenduak borrokara erakarri zuen baxenafartarra, IK-ko gudari izateraino. Zazpi urtez sasi borrokan sartu ondoan atxeman zuten. Frantses estatuak eskubide zuen askapena ukatzen ziola, 19 urtez preso egonen da. Idatzi honetan presondegi denborako hastapenak kontatzen dizkigu. Umorea eta aldarte makurrezina erresistentzia arma bihurturik, isolamendua den tortura zuriari buruz mintzo zaigu Filipe Bidart. Hogeita bost hilabete bakarturik izan zuteneko egunetan oinarrituriko testigantza xamurra bezain latza da Bakartasunaz bi hitz, arratoi eta uniformedunen konpainian idatzia. Eta, bat-batean, hemen naiz, zelda batean bakarrik, ezin mugituz, nehorat ezin joan, nehor ere ikusi gabe, deus ez egitekorik, zaintzaleak atea noiz zabalduko didan zain, beha, ene urratsak kondatzen, orenak minutuka kondatzen, minutuak urraska...
Zerrenda: