Emily Dickinson / Emily Dickinson ; itzulpena, Angel Erro ; [hitzaurrea, Beñat Sarasola]
Emily Dickinsonen poesiara estreinakoz hurbiltzen dena berehala ohartuko da, lehen lerroak irakurri bezain laster, poeta bakan baten aurrean dagoela. Ez da Dickinsonen lana sobera ezagutu behar lerro horiek hark idatziak direla jakiteko. Originaltasun eta indar berdingabea duen poeta dugu, poesia anglosaxoiko -eta are munduko poesiako- figura gorenetako bat. Harold Bloom kritikariaren arabera, Dickinsonen adimena hain da apartekoa irakurlea beti sentitzen dela txiki, hasiberri, haren poemak irakurri bitartean. Izan ere, Dickinsonen poesiaren ezaugarrietako bat zailtasuna da; ez da ulerterraza, besteak beste, ahots indibidual hain indartsu horri jarraiki, topiko oro ekiditen ahalegintzen delako tai gabe. Alabaina, horrexek egiten du halaber hain garaikide, XIX. mendean idatzia izan bazen ere. Arestian aipatutako adimen eta zolitasun horren kariaz aldarrikatuko zuen, esaterako, egiaren askotarikotasuna (568. poema), urte saldo bat geroago postmodernitatearen leitmotivetako batek esango zuen gauza bera alegia. Badira izan iraganak gogorki jotako poeta eta poemak, urteen poderioz zimur ugariz betetzen direnak, baina hori ez da, inolaz ere, Dickinsonen kasua. 1830. urtean jaio zen Amherst-en, AEBetako Massachusetts estatuko hirian. Bizitza aski bakartua izan zuen eta horren aztarnak erraz asko aurkitzen ahal dira bere poesian. "Bakarrago egon ninteke / Bakardaderik gabe" diote haren lerro batzuek. Beste gai errepikatuetako bat heriotza dugu, haren zerizana...
Egile nagusia: | |
---|---|
Egilea(k): | ; |
Argitaratua: |
Zarautz :
Susa,
2014
|
Edizioa: | [1. argit.] |
Bilduma: |
Munduko poesia kaierak (Susa)
; 4 |
Generoa / Forma: |
Poesia
Helduentzako Literatura Baliabide digitalak |
Loturak: |
Liburuaren bertsio digitala (Susa) |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Poesia (Helduentzat) | P DIC emi | Eskuragarri Maileguan eskatu | EK20060697 |