Azala
Liburua Eskuragarri

Itsaso aurrean : poemak eta poesia itzulpenak 1919-1968 / Bingen Ametzaga ; Xabier Irujo Ametzagaren edizioa

Bingen Ametzagaren poemen antologia zabal bat da "Itsaso aurrean": gerraurrekoak lehenik, gerraostekoak ondoren... batzuk lehen aldiz argitaratuak. Eta aldi berean, poesia itzulpenak: Chaucer, Leonardo de Argensola, Marlowe, Shakespeare, Calderon de la Barca, Milton, Racine, Wordsworth, Turgenev, Whitman, Wilde... William Shakespeareren "Hamlet" euskaratu eta 1952an Buenos Airesen argitaratu izanagatik da ezaguna gure literaturan. Beste batzuek Juan Ramon Jimenezekin izandako gutun trukea dute gogoan, "Platero eta biok" Montevideon 1953an argitaratzeko baimena eman izana. Ametzaga itzultzaile nekaezina izan zen Ameriketako exilioan, latin eta grekotik, italieratik eta frantsesetik, gazteleratik eta batez ere ingelesetik... Shakespeare euskaratzeko ahalegin etengabean:"Macbeth", "Julius Caesar", "Uda gau bateko ametsa" (laster argitaratzekoak). Tamalez, galdu ere egin dira zenbait lan, adibidez Stevensonen "Altxor uhartea". Bingen Ametzaga itzultzaile aitzindarietarik bat dugu, Ziur aski Oscar Wilderen "Reading kartzelako balada"ren itzulpena da ederrena, "Euzko-Gogoa" aldizkarian agertua Guatemalan 1954an. Hain zuzen ere, ingeles literaturako balada gogoangarri hori berrargitaratzearen aitzakiaz baliatu gara, Xabier Irujori eskatzeko apaila ditzan Ametzagaren poema sakabanatuak. biltzen dituen antologia hau.

Zerrenda:
Egile nagusia: Ametzaga, Bingen (1901-1969)
Egilea(k): Irujo, Xabier
Argitaratua: Zarautz : Iruñea : Larrabetzu : Susa, L.G. 2006
Bilduma: Saiakera (Susa)
Generoa / Forma: Saiakerak
Interneteko baliabidea
Loturak: Liburuaren bertsio digitala (Susa)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Saiakera S AME its Eskuragarri  Maileguan eskatu EK20070001