Hemen gauak lau ertz ditu / Mikel Ibarguren
Literaturako pasarte gogoangarri asko eta asko giltzapean idatzi izan dira. Euskal literaturan ere, ahozkoan nola idatzian, ugaria eta oparoa da espetxean sortutakoaren emaitza. Zenbait testu, bestalde, on egin ditu gure begietara jazarpen mota ezberdinen itzalean idatzi izanak. Ezin uka daiteke, halaber, jazarpena ongarri eraginkorra gertatu ohi dela literaturarentzat. Zail gertatzen zaigu, inolaz ere literatura eta bizitza bereizten, hunkiberatasunak hartzen gaitu drama humanoen aurrean. Hala ere, poesiak ez luke sofrimenduak ezar lezakeen balizko balio erantsiaren beharrik, poesia denean. Izan ere, giza esperientzia orokorrari egiten dio bere ekarpena poesigintzak. Sentitzeak, berez, ez du edertasunarekin zerikusirik, artea adierazkortasunaren kateari lotua dator. Poesia liburu bat aurkezten ari garenez, esan gabe doa, Mikel Ibargurenen lirikotasun kementsuak ere adierazteko ahalmen hori du tasunik nagusiena. Eta garbi dago inolako onurarik ez dakarrela kartzelak, aldiz, idazlearen gatibutzak trabatu baino ez du egiten liburu baten tajutze lana, buru-neke handirik gabe susma daitezkeen arrazoi teknikoak tarteko. Ibargureni mundu afektiboarekiko sortu zaion distantzia gainditzeko saioa jo liteke Hemen gauak lau ertz ditu. Deserrotze bat eta ondorengo bilatzeak, berreskuratze ahalegin sakonak mamituko du liburua. Bakardadea ukigarria da, maitearen falta bezala, denbora badoala eta gu joale huts garelako sentsazioa bezala. Hor askatasun ariketa moduan ageri da literat...
Egile nagusia: | |
---|---|
Argitaratua: |
Iruñea :
Susa ;
1996
|
Edizioa: | 2. ed. |
Bilduma: |
Poesia (Susa)
; 19 |
Generoa / Forma: |
Poesia
Helduentzako Literatura Baliabide digitalak |
Loturak: |
Liburuaren bertsio digitala (Susa) |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Poesia (Helduentzat) | P IBA hem | Eskuragarri Maileguan eskatu | EK20070037 |