Datilla, arandano eta polenarekin egindako energia bolak [Interneteko baliabidea - Webgunea - Erronka] / Amaia Castorenea
Zereala barren gisa bolatxo horiek kirolarientzat egokiak dira, baina ere aratsalde edo goiz erdian energia eskasa edo gose pixka bat senditzen duten pertsonei. Ernergia bola horiek kolazio oso egokia dira. Behar den energia hornituko dizute otordu arte irauteko, berez fruituek duten azukreari esker. Baina, horrez gain, polena eta arandanoak elikagai oso interesgarriak dira: - Lore polenak bitamina eta oligoelementu asko zenbatzen ditu eta beharrezkoak diren amino-azido kopuru handia dauka (27 baino geihago), horrez gain proteina, zuntza eta polifenoletan aberatsa da. Konkretuki, sistema imunitarioa azkartzen du, heste-mikrobiota elikatuz, horrela organismoa gripea eta katarroaren kontra errazkiago borrokatzen da. Polen kura bat egitea aholkatua da sasoi aldaketa guztiz. Baina, urte osoan zehar ere aste bateko kura bat (koillarakada handi bat egunean) ongi etorria da. - Arandanoa (cramberry ingelesez), famatua da bere efetu antioxidatzailearengatik. Medikuek gernuko infekzioen kasuan, arandano zukua kontsumitzea aholkatzen dute. Baina, antioxidatzaile horiek, C bitaminari gehituta, sistema kardiobaskularioa babesten dute azalaren zaharkitzea borrokatzen. Hori guztia jakinda ez da arrazoinik errezeta hau ez probatzeko! Egiteko oso sinplea da, eta segurtatzen dizue aste osorako kolazio osasuntsu eta komerzioan erosten dena baino merkeago bat eskuragarri ukaitea.
Egile nagusia: | |
---|---|
Argitaratua: |
Lasarte-Oria
: Iametza interaktiboa S.L.
, 2019
|
Bilduma: |
Egingarriak (Iametza)
|
Gaia: | |
Generoa / Forma: |
Baliabide digitalak
Curriculumeko baliabideak EIMAk onetsitako materialak Eduki digital didaktikoak Erronketan oinarritutako ikaskuntza |
Loturak: |
Joan material honetara |
Adina / Maila: |
LMH, DBH |

Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Lehen Hezkuntza | INTERNETEKO BALIABIDEA | EK20100514 |