Jon Mirande orhoituz (1925-1972) : antología / Patri Urkizuren edizioa ; [testuak, Patri Urkizu, Aurelia Arkotxa-Scarcia ; testuen itzulpena eta zuzenketa, Gipuzkoako Foru Aldundia, Euskararen Normalkuntzarako Zuzendaritza]
Duela gutxi, Jon Miranderi eskaini zitzaion omenaldiaren barruan, Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Donostiako Liburutegi Nagusiak, Jon Miranderi buruzko liburu hau argitara eman zuten, Patri Urkizuren gidaritzapean. Bertan, hainbat datu eta xehetasun emateaz gain (Patri Urkizuk berak prestatutakoak) saio interesgarri bat dator, Aurelia Arkotxarena, hain zuzen. "Mirande eta Thanatos: heriotz heroikoa" du izenburua. Aurelia Arkotxak nazional-sozialismo alemaniarrak Miranderen pentsamentuan izan zuen eragina aztertzen du. Ez da kontu berria, lehendik datorren soka baizik. Askotan leporatu izan baitzaio Miranderi bere ideologia faszista. Ez da bakarra gure Mirande horretan. Bigarren Mundu Gerra amaitu ondoren, Ezra Pound, antzeko salaketa medio, kartzela eraman zuten. Gogorragoa izan ziren Celine edo Drieu La Rocheleren kasuak. Nekez onartuak izan dira, bi azkenak, idazleen sozietatean, hain libre, tolerante eta kirrikirria bera. Jung-i, pentsamentu gogor eta hiltzailean sartzeko merito gehiago eginagatik, aiseago barkatu zaio, bizitza luzeagoa izan duelako apika. Esan nahi dut, Arkotxaren saioarekin ados egonik ere, poetetan gutxienekoa dela ideologia. Garrantzitsuena idatzitakoa da (poesia alegia), poesiak salbatuko baitu poeta, ezerk (edo inork) salbatzekotan; edo Goethek bere garaian esaten zuen moduan: "poeta baten pekatuak txikiak dira inondik ere". Pekatu txikiak eta sufrimentu handiak. Arkotxaren saioan ere aipatzen da nola moldatu zuen nazional-soziali...
Deskribapen osoa
Zerrenda: