Iraultzaz / Joan M. Torrealday
Iraultza, Iraultzak Historiak asko ezagutu ditu. Eta bakoitzak aurreko guztiak ukatu nahi zituen. Iraultzaren anatomia eta tipoligia eman dizkigute historigileek. Gaurregun - eta iraultza aldietan beti-, iraultza hitzak sagaratu bezala, edota madarikatu gisara. Holatsu gure gizartean ere. Joan M. Torrrealday-k, iraultza ideia eta asmoaren azterketa sozio-filosofiazko bat ematen du liburu hontan: 17. mendeko Inglaterrako iraultza, Iparrameriketako Iraultza (1775), Frantziakoa (1978), Errusiakoa (1917), Txinakoa (1966). Horiek izan dira iraultza "klasikoak". Eta Pariseko 1968-Maiatza? Guziok gogoan hartuaz emeten digu autoreak bere analisia: erreboluzioaren proiektoak, epeak, ingurumariak, erreforma eta iraultza, teoria eta egitaraua, ideiaren zuzterrak, iraultza eta modernutasuna, kontrairaultza. Hauek dira, beste zenbaiten artean, liburu honek darabilzkien gaiak.
Zerrenda: