Azala
Liburua Eskuragarri

Uharte bat Venusen / Xabier Amuriza

Bi gizarte aurreraturen arteko talkak ditu hizpide eleberriak, eta euskara bera jarri du diferentzien ardatzean. Autoedizio eran landu du. «Intelektualki ni ez naiz planeta honetakoa. Nire sentiera intelektualari edo inteligentzia sentimentalari erantzuten dion mundua sortu dut. Izango da mundu hori inoiz? Baliteke, baina ni aurretik hilko naiz. Beraz, bai, testamendu edo legatu intelektual bat izan daiteke lan hau, baina literarioki emana». Halaxe aurkeztu du ondu berri duen eleberria Xabier Amuriza bertsolari eta idazleak: "Uharte bat Venusen". Hitzak neurtuz aurkeztu du, sortu duen mundu horretara irakurlea ahalik eta gogo irekienarekin heltzea zainduz, baina aitortu du zein izan duen asmoa, eta zerk itzuli dion poza: pentsamoldeari forma literarioa ematen aritzeak.

Zerrenda:
Egile nagusia: Amuriza, Xabier
Argitaratua: [S.l.] : Erroteta, 2021
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Narratiba (Helduentzat) N AMU uha Eskuragarri  Maileguan eskatu EK21040336