Ez dakit zertaz ari zaren / Ana Malagon
Bere asperdura eta nazka guraso dibortziatu baten etxetik bestearenera garraiatzen dituen nerabea; aita enpresaria hil ondoren beren erdipurdikeriarekin zer egin ez dakiten seme-alabak; ahizpa atxilotu dutela-eta, haren kargu egitera doan klausurako moja; gaueko txanda baten ondoren, ama zaharra sarturik daukan erresidentziara doan autobus-gidaria... Pertsonen inguru hurbilean kokatzen ditu egileak tragedia izatera iristen ez diren drama txiki hauek, ironia erabiliz urruntze modura eta garraztasuna defentsarako babes gisa. Trikuaren arantza horien azpian, baina, giza haragia suma daiteke dardarka, gozotasun apur baten eske. Gaurko eta hemengo gizartearen ispilu baldin bada ipuin-bilduma hau, ezin esan oso eder agerrarazten gaituela.
Zerrenda:
Egile nagusia: | |
---|---|
Argitaratua: |
Donostia :
Elkar,
L.G. 2021
|
Bilduma: |
Literatura (Elkar)
; 391 |
Generoa / Forma: |
Helduentzako Literatura
|
Loturak: |
Argitaletxearen webgunea Liburu honi buruzkoak Artefaktua telesaioan |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Narratiba (Helduentzat) | N MAL ezd | Mailegatua Maileguan eskatu | IRALE21070067 |
Narratiba (Helduentzat) | N MAL ezd | Eskuragarri Maileguan eskatu | EK21060064 |