Baigorri eta Ortzaize ibarretako euskara / Koldo Zuazo
Saran (Lapurdi) bost urtetan (2013-2017) lanean aritu ondoren, Nafarroa Beherera joan da Koldo Zuazo eta, hango egonaldiaren (2018-2020) emaitza aurkezten du liburu honetan. Baigorri eta Ortzaize ibarretako euskara izan du aztergai. Nafarroa Behereko hego-mendebalean daude bi ibar horiek, Lapurdiren eta Nafarroaren mugan, eta hamaika herri dira bertan. Bi osagai ditu liburuak: gramatika eta hiztegia. Gramatikaren atalean hango euskararen egitura erakusten du, oinarrizko gertakariak. Hiztegia oso zabala da: 4.625 sarrera, 934 azpisarrera, 75 esamolde eta 35 esaera eta esaera zahar dira denetara. Azken batean, gaur egun Nafarroa Beherean egiten den euskara ezagutzeko bitarteko egokia.
Zerrenda:
Egile nagusia: | |
---|---|
Erakunde egilea: | |
Argitaratua: |
Bilbo :
Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua,
L.G. 2021
|
Bilduma: |
Ikertuz (EHU)
|
Gaia: | |
Generoa / Forma: |
Monografiak
|
Loturak: |
Argitaletxearen webgunea |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Monografia | 811.361'282 (447.9) ZUA bai | Eskuragarri Maileguan eskatu | EK21070056 |