Itxi liburuak [Interneteko baliabidea - Bideoa] : emakume raketistak (1917-1980) / Orio Produkzioak ekoiztetxeak ETBrentzat eginiko lana
"Itxi Liburuak" Euskal Herriko historiari buruz ETB1en emititzen den telebista saioa da. Gaizka Aranguren kazetaria eta historia dibulgatzailea da aurkezlea, baina saio bakoitzean Euskal Herriko pertsona ezagun batek ikasle batzuei historia-eskola «dibertigarri bat» lantzen du ikasleen aurrean eta tokian tokiko egindako zenbait grabaziorekin eta animazioekin. Bigarren denboraldiko kapitulu honetan: emakume raketisten historia jorratuko da. Gonbidatua Loli Astoreka aktorea izango da. eta besteak beste, honako lagunek hartuko dute parte saioan: Jon Juanes ("Raketistak lehen eta orain" elkarteko kidea), Ainhoa Palomo ("Raketistak lehen eta orain" elkarteko kidea), Gloria Agirre "Aizarnako Txikita" (raketista profesional ohia), Irati Sein (Ereintza dantza taldea) eta Maider Mendizabal (pilotaria). (2020ko azaroak 26)
Egile korporatiboa(k): | ; |
---|---|
Egilea(k): | |
Argitaratua: |
Donostia :
EITB,
2020
|
Bilduma: |
Itxi liburuak (EITB)
|
Hezkuntza-etapa: |
Batxilergoa Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) |
Ikasgaia: |
Historia Geografia eta Historia |
Gaia: | |
Generoa / Forma: |
Elkarrizketak
Bideo didaktikoak Erreferentzia-materialak Baliabide digitalak Curriculumeko baliabideak Telesaioak |
Loturak: |
Ikus programa EITB nahieran |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Erreferentzia-bideoak | INTERNETEKO BALIABIDEA | EK22010067 |