Intelektuala historiaren aurrean : (Chomskyren pentsaera politikoa eta filosofikoa) / [testugilea] Noam Chomsky ; sarrera, Carlos Otero
Noam Chomsky bizirik dagoen intelektualik garrantzitsuenetakoa da. Baita gaurko gizartearen arazoekiko konprometituenetakoa ere. Hala ere, ezer gutxi dakigu punta puntako hizkuntzalari eta filosofo honek defendatzen duen gizarte-teoriaz, giza-espeziearen askatasun-senean duen konfidantzaren ondorio zuzena den bere sozialismo libertarioaz. Chomskyrentzat, inolako giza-tradizioak ez du sozialismo libertarioak adinako oinarri intelektual sendorik. Ez dago benetako balioekin lotuta dagoen edozein pertsona arrazionalentzat argudio koherenteagorik sozialista libertarioa baino. Horrexegatik, Chomskyren maila intelektuala kontutan hartuz, bere anarkismoa gaur arte anarkismoak lortu duen ikuskera garatuena dirudi eta aldi berean alderdi intelektualari dagokionez sakonena eta oinarri sendoenak dituena ere. Baina horretaz gutxi ematen da aditzera. Hutsune hori betetzen saiatzen da liburu hau. Estatu espainolean inoiz argitara eman ez diren hiru saioen bidez: "Chomskyren editore eta laguna den Carlos Oterok haren gizarte-teoriaz eginikoa, Chomskyren "Pentsamendua eta ekintza" izenekoa eta, azkenik, Franco garaian zentsuraturik egon zen bere hirugarren saiakera bat, non Espainiako gerra zibilaren anarkistek buruturiko iraultzaren aldeko interpretazioa eskaintzen den. Batera ere, gatazka hau eta beste zenbait boterearen alde interpretatzerakoan, intelektualek izan duten eta duten erantzukizun kontrairaultzailea bertan aztertzen da.
Egile nagusia: | |
---|---|
Egilea(k): | |
Argitaratua: |
Donostia :
Gaiak,
L.G. 1992
|
Bilduma: |
Historia eta Gizartea (Gaiak)
; 7 |
Gaia: | |
Generoa / Forma: |
Saiakerak
Monografiak EIMAk onetsitako materialak |
Saiakera | Eskuragarri Maileguan eskatu | Unknown |