Azala
Liburua Eskuragarri

Tutik ere ez dakigu : Unibertso ezezagunerako gida bat / Jorge Cham, Daniel Whiteson ; [itzultzailea, Juan Garzia Garmendia ; begirale teknikoa, Txema Ezpeleta Arenaza ; hizkuntza-begiralea, Iñigo Roque Eguzkitza]

Gizadiak mundu fisikoari buruz duen ezagutza hutsunez beterik dago. Ez dira horiek, alabaina, hutsune txikitxo batzuk, hola-hola ez ikusi egitekoak, baizik eta izugarrizko leize hondogabeak munduaren funtzionamenduari buruzko gure ideia oinarri-oinarrizkoetan. Jorge Cham komikilariak eta Daniel Whiteson partikula-fisikariak elkar harturik ekin diote unibertsoari buruz ez dakigun hori guztia arakatzeari: kosmosaren ezagueran ditugun zulo itzelak, alegia. Zientziaren azalpen jostari bezain argien lagungarri harturik infografia bitxi eta bineta umoretsuak, oraingoz eskura dauden erantzunik onenak ematen dizkigute ziurrenik inoiz bururatuko ez zitzaizkizun hainbat galderaren aurrean. Unibertsoa, hara, mukuru beterik dago itxura batean ez hanka ez buru duten gauza xelebrez. Cham eta Whitesonek, haatik, argi erakusten dute erantzuteko gai ez garen galderak ez direla interes gutxiagokoak, inondik inora ere, dagoeneko erantzuna dutenak baino. Fisikako misteriorik handienetarako gida goitik beheraino irudiz apaindu hau, halaber da baliagarri badakizkigun baina korapilatsu diren hainbat gauzaren katramilak askatu eta argitzeko: hasi quark eta neutrinoetatik, eta uhin grabitazional eta zulo beltz lehergarrietaraino. Umore eta atsegin bizian, hor garamatzate Cham eta Whitesonek bazter jakinik eta mapa zehatzik gabeko lurraldetzat ikustera unibertsoa, oraindik ere esploragai guretzat. "Zientziak asko daki unibertsoari buruz; benetan kitzikagarri dena, hala ere, ez dakiguna da. Eta...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Cham, Jorge
Erakunde egilea: Euskal Herriko Unibertsitatea. Argitalpen Zerbitzua
Egilea(k): Whiteson, Daniel ; Garzia Garmendia, Juan ; Ezpeleta Arenaza, Txema ; Roque Eguzkitza, Iñigo
Argitaratua: [Bilbo] : Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua, L.G. 2021
Bilduma: ZIO, Zientzia Irakurle Ororentzat (EHU) ; 22
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 524.8 CHA tut Eskuragarri  Maileguan eskatu EK22030023