Historiaurrea Iberiar Penintsulan [Interneteko baliabidea - Bideoa] / Benito KMK
Benito KMK Youtube kanalean Historia eta Geografiako irakasgaien inguruko bideoak aurkitu ditzakegu. Bideo hauetan Beñatek gutxitan hitz egiten du. Hau da, ez ditu audio azalpen asko ematen. Horren ordez azalpen gehienak testuen bidez txertatzen ditu. Edukiak interesgarriak izatea lortzen du, beraz hemen eskuragai izango dituzu. Bideo honetan, "historiaurrea Iberiar Penintsulan" gaia eskaintzen digu. Gainera galdera batzuk proposatzen dizkigu Beñatek: 1. Azaldu lehen hominidoek Iberiar Penintsulara heltzeko egindako hedapen prozesua. 2. Non aurkitu dira Iberiar Penintsulako aztarna zaharrenak? Zein espezietakoak ziren? 3. Deskribatu lehen hominido hauen gizartea, ogibidea eta teknologia. 4. Zein espezie agertu zen Europan eboluzioaren indarrez? Noiz? Zeintzuk ziren hominido berri hauen ezaugarri bereizgarriak? 5. Noiz heldu zen Homo Sapiens-a Europara? Zergatik gailendu zen? Zein gaitasun zituen garatuago? 6. Zer dela eta egokitu behar izan zuen gizakiak bere bizimodua duela 10.000 urte inguru? Zein eratan aldatu zen? 7. Noiz eta nola heldu zen Iraultza Neolitikoa Iberiar Penintsulara? Zein berrikuntza ekarri zituzten? 8. Historiaurrearen zein arok izan zuen hasiera K.a. III. mendean? Metalurgiaz aparte, adierazi aro berri honetako hiru ezaugarri bereizgarri. 9. Noiz eta nola amaitu zen Iberiar Penintsulako Historiaurrea? *Bideoa egiteko irudiak MAN (Arkeologia Museo Nazionalaren webgunetik aterata daude).
Argitaratua: |
[S.l.] :
Benito KMK,
2020
|
---|---|
Bilduma: |
Benito KMK (Youtube kanala)
|
Hezkuntza-etapa: |
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) |
Ikasgaia: |
Geografia eta Historia |
Gaia: | |
Generoa / Forma: |
Bideo didaktikoak
Baliabide digitalak Curriculumeko baliabideak |
Loturak: |
Ikus bideoa Ikus youtube kanala |
Adina / Maila: |
DBH |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza | INTERNETEKO BALIABIDEA | EK22030213 |