Bigarren Mundu Gerra (bigarren atala) [Interneteko baliabidea - Bideoa] / Benito KMK
Benito KMK Youtube kanalean Historia eta Geografiako irakasgaien inguruko bideoak aurkitu ditzakegu. Bideo hauetan Beñatek gutxitan hitz egiten du. Hau da, ez ditu audio azalpen asko ematen. Horren ordez azalpen gehienak testuen bidez txertatzen ditu. Edukiak interesgarriak izatea lortzen du, beraz hemen eskuragai izango dituzu. Bideo honetan, "Bigarren Mundu Gerra (II)" gaia eskaintzen digu. Gainera azalpen batzuk partekatzen dizkigu: 1941-1942. Eszenatoki Berria. Pazifikoa XIX. mendetik, potentzia tradizionalek lurraldeak konkistatu eta koloniak ezarri zituzten Asia-Pazifikoko eremuan. AEBk ere, beren aldetik, hedapen handia izan zuten Ozeano Barean barrena, base militarrak ezarriz bertako uhartedi askotan. Japonia berandu heldu zen banaketa kolonialera. Hala ere, XX. mende hasieran eta Hiro-Hito enperadoreak gidatuta, politika espantsionista jarri zuen martxan. Ordutik eta 1939 arte lurralde ugari konkistatu zituen: Taiwan, Korea, Mantxuria... 1940an Indotxina kolonia frantsesa ere inbaditu zuten. Naziekin Antikomiterm Ituna, Komunismoaren kontrako aliantza, sinatu zuten. 1941ean, beste pauso bat ematea erabaki zuten. Urte hartako abenduan, abiazio japoniarrak Hawaiiko uhartedian kokaturiko Pearl Harbor base estatubatuarra bonbardatu zuen. Eraso honen ondorioz, AEBko Frankin D. Roosevelt presidenteak, kongresuaren babesarekin, gerra deklaratu zion japoniarrei. Ofentsibaren lehen hilabeteetan, japoniarrek aurrea hartu eta lurralde ugari eskuratu zituzten: Birman...
Argitaratua: |
[S.l.] :
Benito KMK,
2020
|
---|---|
Bilduma: |
Benito KMK (Youtube kanala)
|
Hezkuntza-etapa: |
Batxilergoa Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) |
Ikasgaia: |
Mundu Garaikidearen Historia Geografia eta Historia |
Gaia: | |
Generoa / Forma: |
Bideo didaktikoak
Baliabide digitalak Curriculumeko baliabideak |
Loturak: |
Ikus bideoa Ikus youtube kanala |
Adina / Maila: |
DBH |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza | INTERNETEKO BALIABIDEA | EK22030219 |