Antzinako Erroma [Interneteko baliabidea - Bideoa] / Benito KMK
Benito KMK Youtube kanalean Historia eta Geografiako irakasgaien inguruko bideoak aurkitu ditzakegu. Bideo hauetan Beñatek gutxitan hitz egiten du. Hau da, ez ditu audio azalpen asko ematen. Horren ordez azalpen gehienak testuen bidez txertatzen ditu. Edukiak interesgarriak izatea lortzen du, beraz hemen eskuragai izango dituzu. Bideo honetan, "Antzinako Erroma" gaia eskaintzen digu. Gainera galdera azalpen batzuk partekatzen dizkigu: Antzinako erromatar zibilizazioa, Italiar penintsularen erdialdean kokaturiko Erroma hiriaren inguruan sortu zen. Elezaharraren arabera, Romulo eta Remo bikiek sortu zuten K.a. 753. urtean, Tiber ibaia inguratzen duten zazpi muinoren arteko zabalgune batean. Hamabi mendetan zehar hiru sistema politiko izan zituen (monarkia, errepublika eta inperioa) eta Mediterraneo ingurua menderatu zuen, gerra zein asimilazio kulturalaren bidez. Halaber, IV. mendetik aurrera, Erromak gainbehera handia jasan zuen, eta 476. urtean iraungi zen hiriak inguruko herriekiko izandako nagusitasuna. Antzinako Erromak gaur egungo mendebaldeko zibilizazioaren oinarriak ezarri zituen, besteak beste: legearen, gerraren, artearen, hizkuntzaren, arkitekturaren eta literaturaren alorretan.
Argitaratua: |
[S.l.] :
Benito KMK,
2021
|
---|---|
Bilduma: |
Benito KMK (Youtube kanala)
|
Hezkuntza-etapa: |
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) |
Ikasgaia: |
Geografia eta Historia |
Gaia: | |
Generoa / Forma: |
Bideo didaktikoak
Baliabide digitalak Curriculumeko baliabideak |
Loturak: |
Ikus bideoa Ikus youtube kanala |
Adina / Maila: |
DBH |