Azala
Liburua Eskuragarri

Desbideratzearen soziologia : giza aniztasun "onartezin"en gaineko begirada humanista kritikoa sustatzeko eskuliburua / Juan Aldaz Arregui

Desbideratzearen soziologiak, zalantzarik gabe, erakargarria bezain zirraragarria izateko potentziala dauka maila askotan. Desbideratzearen soziologia irakasten dudala esaten dudanean, oso ohikoa da, oihartzun baten antzera, «desbideratzearen soziologia!?» harridurazko galdera etortzea bueltan. Erreakzio horrek islatzen dituen emozioetan datza soziologiaren espezialitate honek duen indar erakargarri bezain zirraragarria. Eskuliburuaren azaleko irudian ikus daitekeen moduan, baso bat uretan sartuta dagoen lastotxoarekin gertatzen den antzera, gure begietara hautsia dirudiena edo desbideratutzat jotzen diren hainbat eta hainbat errealitate ere «egiaz» ez dira desbideratuak; gure begirada baldintzatua da desbideratu ikusten dituena. Gure egunerokotasunean, lasai bizi gintezke irudi horrekin, errefrakzioaren arauak eskaintzen digun irudi hori egiatzat hartuta. Baina, gizarte ikertzaile bezala, lastotxo horiek horrela ikustearen zergatia aztertzeaz gain, horiek urez beteriko basotik kanpo zer-nolakoak diren ulertzen eta azaltzen saiatu behar dugu; ez besteen begirada oker dagoela erakusteko, ez, ikusten dugun horretan gure begiradak duen eraginaz kontzientzia hartzeko baizik. Begirada horren lanketa da, hain zuzen ere, eskuliburu honen xede nagusia.

Zerrenda:
Egile nagusia: Aldaz Arregui, Juan
Erakunde egilea: Euskal Herriko Unibertsitatea. Argitalpen Zerbitzua
Argitaratua: [Bilbo] : Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua, L.G. 2021
Bilduma: Unibertsitateko eskuliburuak (EHU)
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 316.624 ALD des Eskuragarri  Maileguan eskatu EK22030230