Komunikazio EzBortitza : bizi-hizkuntza bat / Marshall B. Rosenberg ; [itzultzailea, Diego Martiartu ; edizio honen edukiaren gainbegiratzea, Nerea Mendizabal]
Txatxilipurdi Elkartean, euskarazko aisialdi hezitzailean dihardugu lanean, bestelako jendarte bat eraikitzeko ametsean. Harremanak dira gure lanaren oinarria, tresna eta helburua; harremanak haurrekin, nerabeekin, familiekin, eragileekin, lankideekin, udalekin ... Harremanetan begirada jarri eta egunerokoan sortutako beharretatik abiatuta, tresna berrien bila hasi ginen, komunikatzeko, gatazkak kudeatzeko, bizitzarako... eta halako batean Komunikazio EzBortitzarekin topo egin genuen. Lan ildo berri bat ireki genuen elkartean, norbanakoetatik abiatuta baina harremanak modu kolektiboan lantzeko asmoarekin. Bide horretan kokatzen da Marshall Rosenbergen liburu hau euskarara ekartzeko egitasmoa. Gure txikitasunetik eta behar propiotik abiatutako egitasmoa izanik ere, euskal komunitatearentzat ere baliagarria izango delakoan gaude. Gutako gehienok, jaio ginenetik, lehiatzeko, epaitzeko, exijitzeko, diagnostikatzeko eta pertsonekin "ondo" dagoenaren eta "gaizki" dagoenaren arabera komunikatzeko eta pentsatzeko hezi gintuzten. Hola komunikatzeak eta pentsatzeak, onenean ere, gaizki ulertuak eta frustrazioa eragin ditzake. Txarrenean, berriz, amorrua, depresioa eta bortizkeria emozionala nahiz fisikoa eragin ditzake. Nazioarteko salduenen artean dagoen Rosenbergen liburu honek istorioak, rol jokoak eta errealitateko adibideak baliatzen ditu Komunikazio EzBortitzaren (KEB) prozesua azaltzeko. Teknika sinpleetatik askoz harago joz, kalitatezko harremanak lortz...
Deskribapen osoa
Zerrenda: