Azala
Liburua Eskuragarri

Sastraka = Maleza / [testuak] Pello Lizarralde ; [koadroak] José Ignacio Agorreta ; [abestiak] Imanol Ubeda ; [argazkiak] Imanol Rayo

Sastraka/Maleza beste hainbeste arlotan arituak diren lau lagunen lanaren emaitza da. Honen guztiaren sorreran Pello Lizarraldek José Ignacio Agorreta margolariari bidali zion testu bat dago; oinarri bera hartuta, handik gutxira, Imanol Ubeda musikariak hamabi kanta ondu zituen eta Imanol Rayo zinemagileak argazki bilduma. Sastraka/Malezan bidaia labur bat dago, ezinezko bidaia bat. Heriotzaren kontzientzia, apur bat bada ere, izan orduko, gero eta maizago harrapatzen gaitu iraganera itzultzeko bidea hartzeak. Eta itzuli egin behar jakiteko bidearen buruan itzalak eta dezepzioa besterik ez dagoela eta irtenbideren bat bilatzera behartuta zaudela. Testu honetatik abiatuta sortu den guztia Iruñean, Gasteizen eta Donostian egongo da ikusgai 2022. urte honetan zehar. Eta Bilbon, 2023. urte hasieran. Inaugurazio egunetan Imanol Ubedak eta Don Inorrez-ek kontzertua eskainiko dute egitasmo honetarako egindako kantak aurkezteko. Sastraka/Maleza ez da erakusketa hutsa, ordea, gainera liburu bat baita. Erein argitaletxeak argitaratu du eta egindako lan guztia jasotzen du: testua, margolanak, diskoa, argazkiak eta argazki horiei laguntzeko sartutako soinuak.

Zerrenda:
Egile nagusia: Lizarralde, Pello
Egilea(k): Agorreta, Jose Ignacio ; Ubeda, Imanol ; Rayo, Imanol
Argitaratua: Donostia : Erein, 2022
Edizioa: 1. argit.
Generoa / Forma: Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Liburu honi buruzkoak Artefaktua telesaioan
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 75 Agorreta, JoseIgnacio LIZ sas Eskuragarri  Maileguan eskatu EK22090022
Monografia 75 Agorreta, JoseIgnacio LIZ sas Eskuragarri  Maileguan eskatu IRALE22040039
Monografia 75 Agorreta, JoseIgnacio LIZ sas Eskuragarri  Maileguan eskatu EK22030444