Azala
Liburua Eskuragarri

Walt Whitman / Walt Whitman ; itzulpena, Josu Goikoetxea ; [hitzaurrea, Maialen Berasategi Catalán]

Ameriketako Estatu Batuetako xix. mendeko poeta gorena, Emily Dickinsonekin batera: horra hor, askorentzat, Walt Whitman. The American Poet. Bizi zela egin zizkioten arbuioen eta laudorioen artetik, goresmena gailendu da ezbairik gabe, eta haren idazkerak eragin nabarmena eta erreferentziala izan du geroko autore ospetsu ugarirengan, tartean Allen Ginsberg eta Beat Belaunaldiko zenbait, eta baita Dickinson bezala bilduma honen parte den beste poeta bat ere, Ezra Pound, zeinarentzat "aita" baitzen Whitman, eta "Amerika". Eta, hura izendatzen segituta, Belar-hostoak da Whitman: lehen aldiz 1855ean argitaratu zuen liburu hura, ale gutxi batzuez osatua eta Ralph Waldo Emersonen obrak inspiratua; harrezkero, bizi guztia eman zuen bilduma bazkatu eta bazkatu, poemak kenduz, moldatuz eta batez ere gehituz, zazpi-zortzi-bederatzi eta are hilosteko hamargarren edizioko ehunka poemetara ailegatu arte. Soro zabal horretatik, poesiazale eta ez hain zale askoren gogoan diraute seguru asko Neure buruaren kanta ospetsuaren eta beste zenbaiten izpi batzu-batzuek. Transzendentalismoaren ordezkari petotzat jo ohi dute Whitman: izadiaren eta gizakiaren batasuna, eguneroko gauza soilen jainkozkotasuna, naturaren joria eta orobiltasuna, norbanakoen eta munduaren ontasuna... eta, tasun horiek guztiak blaituz, zelebrazioa: haragiaren eta espirituaren uztarduraren ospakizuna, aberriarena eta demokraziarena, giza gogoarena, adiskidetasunarena, maitasunarena (gizonen...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Whitman, Walt (1819-1892)
Egilea(k): Goikoetxea, Josu ; Berasategi, Maialen
Argitaratua: Zarautz [etab.] : Susa, L.G. 2022
Bilduma: Munduko poesia kaierak (Susa) ; 41
Generoa / Forma: Poesia
Helduentzako Literatura
Interneteko baliabidea
Loturak: Liburuaren bertsio digitala (Susa)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Poesia (Helduentzat) P WHI wal Eskuragarri  Maileguan eskatu EK22050116