Ikusgela [Bideoa] : Platon ulertzeko gakoak / proiektuaren koordinazioa, Euskal Wikilarien Kultura Elkartea ; ikus-entzunezkoen arduraduna, Hiru Damatxo ekoiztetxea ; eduki arduradunak, Edurne Urrestarazu eta Jonathan Lavilla de Lera ; gidoia, Lander Arretxea ; edizioa, Elba Berganza ; off ahotsa, Klara Badiola
Bideo hau Platoni buruzkoa da. Platon Atenasen jaio zen, K.A. 427. urtean. Greziako zibilizazio aurreratuan familia aberatseko kide bati zegokion heziketa jaso zuen. 20 urte zituenean ezagutu zuen Sokrates, eta liluratuta, bere ikasle izatea erabaki zuen. Filosofia eta egia aztertzea izan zen, ordutik aurrera, bere eginkizun nagusia. Wikilarien Kultura Elkarteak (EWKE) "Ikusgela" proiektua sortu eta abiatu du: euskarazko ikus-entzunezko pedagogiko libreen ataria izango da Ikusgela.eus, eta bertarako sortutako bideo pedagogikoak, euskaraz eta libreak, Wikipediaren parte ere bilakatuko dira. Sarean euskararen presentzia areagotzeko eta euskarazko Wikipedia osatzeko helburua du. Filosofia, ekonomia, historia, matematika eta beste hainbat arlori lotutako bideo pedagogikoak zabalduko ditu Ikusgela proiektuak, euskaraz eta modu askean partekatzeko. Jakintza "narratiba berrietara" egokitzea helburu, Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak koordinatzen du proiektua eta Hiru Damatxo arduratzen da ikus-entzunezkoez. Ikasleei zuzendutako edukiak dira, baina baita jorratutako gaietan interesa duen orori zuzenduak ere. Eremu formaletatik harago, "eremu informalean euskarazko edukiak ikustera" ere ohitu nahi dute jendea. Lana burutzeko Agora Filosofia Elkartearen, EHUko Joxe Azurmendi Katedraren eta Bieuse - Bikoiztaile Euskaldunen Elkartearen laguntza izan dute.
Egile korporatiboa(k): | ; ; ; ; ; |
---|---|
Egilea(k): | ; ; ; ; |
Argitaratua: |
Donostia :
Euskal Wikilarien Kultura Elkartea,
2022
|
Bilduma: |
Ikusgela. Filosofia (Euskal Wikilarien Kultura Elkartea)
; 3 Ikusgela (Euskal Wikilarien Kultura Elkartea) |
Hezkuntza-etapa: |
Batxilergoa |
Ikasgaia: |
Filosofia |
Gaia: | |
Generoa / Forma: |
Baliabide digitalak
Bideo didaktikoak Curriculumeko baliabideak Erreferentzia-materialak Biografiak Hezkuntza Baliabide Irekiak (HBI) |
Loturak: |
Ikus youtube kanala Ikus bideoa ikus Wikipedian Argitaletxearen webgunea Ikus Wikimedia Commons-en |
Adina / Maila: |
Batxilergoa |

Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Batxilergoa | INTERNETEKO BALIABIDEA | EK22090109 |