Azala
Liburua Eskuragarri

Erretzaile damutuen konpainia / Aingeru Epaltza

Hirurogei urteko talaiara iristen ari da Edu Saragueta kazetari irundarra, ez lanik, ez dirurik, ez osasun onik, ez bikote-lagunik gabe. Horiek guztiak lortzeko eta bere bizitza aldrebestua zuzentzeko ahaleginak egingo ditu gizonak, eta bilaketa horretan hamaika xelebrekeria biziko ditu, baita hainbat lagun bitxi ezagutuko ere, Edurendako buru-hauste eta lekukoon jostetarako. Osagai ugariz antolatu eta zenbait kolorez zipriztinduriko eleberria eraiki du Epaltzak: deskalabru batetik bestera dabilen pertsonaia baten inguruko komedia garratz zein erotikoa, jendarte nahasi baten erretratu zorrotz bezain ñabarra, eta, batez ere, hainbat heriotza ekarriko dituen gertakari-kate baten ikerketa, nobela beltz petoa. Irakurleondako festa, azken batean.

Zerrenda:
Egile nagusia: Epaltza, Aingeru
Argitaratua: Aduna : Elkar, L.G. 2022
Bilduma: Literatura (Elkar) ; 402
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Liburu honi buruzkoak Artefaktua telesaioan
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Narratiba (Helduentzat) N EPA err Eskuragarri  Maileguan eskatu IRALE22090180
Narratiba (Helduentzat) N EPA err Eskuragarri  Maileguan eskatu EK22090179