Azala
Liburua Eskuragarri

Euskal liburuaren frankismo osteko zentsura (1975-1983) / Ana Gandara Sorarrain (editorea) ; [artikuluen egileak, Izaro Arroita Azkarate ... et al.]

"Euskal liburuaren frankismo osteko zentsura (1975-1983)" monografikoak Joan Mari Torrealdaik landutako euskal liburuaren zentsura gaiari heltzen dio; zehazki, hark eginiko lanari jarraipena ematen zaio, osagarri, datu jasoketa sistematikoari esker lorturiko datuen azterketa sakona egin delarik. Esku artean duzun liburukian, Alcalá de Henareseko Administrazioaren Artxibo Orokorrean (AGA) MHLI ikerketaldeak egindako datu-bilketa zehatza hartzen da abiapuntutzat. 545 espediente sistematikoki hustu ondotik, azterketa enpiriko-deskribatzailea egin da, batez ere kuantifikatutako datuekin sendotutako metodologia kualitatiboa erabiliz. Lanaren balioa hirukoitza da. Batetik, 1975etik 1983ra bitartean euskaraz idatzitako liburuen zentsura ikertzen da, lehen aldiz, sistematikoki behatutako eta aztertutako corpus batean. Bestalde, lortutako datuen azterketak ideia eta ikuspegi berriak eskaini ditu; horiek, era berean, laguntzen dute Joan Mari Torrealdaik euskal liburuaren zentsuraren egoerari buruz egindako ekarpen baliotsuak osatzen. Azkenik, metodologia osagarria hautatu da, datu kualitatiboak kuantifikatuaz ikertzaileen azterketa kualitatiboa osatzen laguntzeko, osagarritasun horrek sendotasuna eman dielarik azterketatiko ondorioei.

Zerrenda:
Egilea(k): Gandara Sorarrain, Ana ; Arroita Azkarate, Izaro ; Ayerbe Sudupe, Mikel ; Elizalde Estenaga, Amaia ; Fernandez Zabala, Nagore ; Ibarluzea, Miren ; Manterola Ispizua, Ismael ; Sarasola, Beñat ; Urzelai Vicente, Ainhoa ; Villagran Arrastoa, Ane
Argitaratua: [Leioa] : Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua, L.G. 2022
Bilduma: Filologia eta Hizkuntzalaritza (EHU) ; 24
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea