Bizikidetza lantzen heziguneetan / Amaia Agirre, Blanca Kerejeta ; erredakzio arduraduna, Arantxa Urbe
Esku artean duzun monografiko honetan, HIK HASIko 2005eko, 2006ko eta 2007ko Udako Topaketetan "Harremanak gelan" eta "Txokoa, negoziaketa eta bitartekaritza" izenburupean landutako ikastaroetan eskainitako edukien nondik-norakoak aurkituko dituzu. Lan honetan egiten diren aipamenak Euskal Autonomia Erkidegoari dagozkionak dira; hango Arartekoak eginiko txostenaz gain, ikerketak eta aurkezten diren esperientziak ere hango ikastetxeetakoak dira. Egunerokotasun handiko gaia da, zalantzarik gabe, hemen dakarkiguna. Gero eta anitzagoa den jendartean elkarbizitza konplexuagoa bilakatzen ari da. Gainera, maíz, eskolari leporatu nahi zaizkio gero eta maiztasun handiagoz gertatzen diren gatazkak bideratzeko eta prebenitzeko ardura. Beste alderdi askorekin gertatzen den antzera, eskolak, berak bakarrik, ezingo ditu jendartean gertatzen diren gatazken isla diren elkarbizitzako arazoak bideratu. Bestalde, eskolak ezin die jendartean garatzen diren bizikidetza arazoei begiak itxi, horietatik kanpo balego bezala. Ondoren biltzen diren lanetan, eskolan bizikidetzako gatazkak bideratzeko eta bizikidetza hobetzeko hainbat gako ematen dira. Eskola komunitate osoaren inplikazioaren beharra azpimarratzen da eta gatazketan eta jazarpenetan nahasturik daudenak identifikatzen dira: erasotzaileak, biktimak eta ikusleak. Horiek guztiak ezinbestekoak dira, gatazka guztiak aintzat hartuak izatea bezain funtsekoak, gainera. Bestela, gure jendartean gertatzen den gisan, arazoen benet...
| Egile nagusia: | |
|---|---|
| Egilea(k): | ; |
| Argitaratua: |
Donostia :
Xangorin,
L.G. 2008
|
| Bilduma: |
Ale monografikoa (Hik hasi)
; 21 |
| Gaia: | |
| Generoa / Forma: |
EIMAk onetsitako materialak
Monografiak Baliabide digitalak |
| Loturak: |
Argitaratzailearen webgunea Ikus ale monografikoaren digitalizatutako alea (PDF) |
| Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
| Aldizkariak | I ALD 21MON 30 08 | Eskuragarri Maileguan eskatu | 1010780 |
| Aldizkariak | I ALD 21MON 30 08 | Eskuragarri Maileguan eskatu | 1010781 |


