Azala
Liburua Eskuragarri

Aiako Harria parke naturala eta Jaizkibel / [testuak eta argazkiak] Mikel Arrizabalaga Aizpurua

Euskal Herriko paisaia ikusgarrienetako bi Gipuzkoako ipar-ekialdean daude, bata bestearen alboan. Aiako Harria parke naturala eta Jaizkibel dira, jakina. Lehenengoa 6.900 hektareako eremu babestua da eta haren barnealdean granitozko mendigunea aurkituko dugu, Euskal Herriko bakarra. Jaizkibel, aldiz, bere ipar isurialdean itsasoraino amiltzen diren labar handiek egiten dute ingurune berezi eta paregabe. Liburu honek Mapas Pirenaicos sortako "Aiako Harria y Jaizkibel" (2018) liburukiko edukiak gaurkotu eta osatu ditu. Orotara, hogeita sei ibilbide proposatzen ditu baso, gailur, sakan eta itsaso gainean eskegitako haranetan barrena. Proposamen horien artean denetarik dago, hala edonork egiteko moduko txango errazak nola mendi-igoera neketsuak. Batzuek zein besteek ezinbestean ikusi beharreko lekuetara eramango gaituzte, dela paisaiaren eta naturaren ederraz gozatzera, dela ondare historikoa ezagutzera.

Zerrenda:
Egile nagusia: Arrizabalaga Aizpurua, Mikel
Argitaratua: Bilbo : Sua Edizioak, 2023
Edizioa: 1. ed.
Bilduma: Euskal Herria liburuak (Sua) ; 55
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 502.72(460.154) ARR aia Eskuragarri  Maileguan eskatu EK23020114