Azala
Bideoa Eskuragarri

Zientzialari (Jasoen Astorga) [Interneteko baliabidea - Bideoa] : hackinga ez dago ekintza ezegokiekin bakarrik lotuta / Kultura Zientifikoko Katedra (EHU)

"Zientzialari" izeneko atal honen bitartez UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditu euskal ikertzaileen laguntzarekin. Bideo honetan: Gure inguruko edozein lekutara begiratuz gero, teknologiarekin egingo dugu topo. Izan ere, teknologia da gaur egungo gizartearen protagonistetako bat. Horren ondorioz, ordenagailu zein mugikorretan gordetzen dugun informazioa gure baimenik gabe eskuratzeko baliabide gehiago sortu dira. Zibererasoak beti egon dira presente teknologiaren munduan. Besteak beste, datuak lapurtzea da arlo teknologikoan gehien ezagutzen den jardueretako bat eta hackerrekin lotu ohi da. Beraz, hacking hitza entzuten dugunean, seguru asko jarduera desegokiak etorriko zaizkigu burura, baina jakin beharra dago adituek jokabide adimentsuekin ere lotzen dutela terminoa. Ondorioz, hacking etikoa bezalako jarduerak ere badaude. Hacking etikoaren oinarria da, hackerren erasoak ekiditeko, komunikazio sare eta sistema bateko ahuleziak aurkitzea. Zibererasoen eta honekin lotutako terminoen inguruan gehiago jakiteko, UPV/EHUko I2T ikerketa-taldeko Jasone Astorga ikertzailearekin bildu gara.

Zerrenda:
Erakunde egilea: Euskal Herriko Unibertsitatea. Kultura Zientifikoko Katedra
Egilea(k): Astorga, Jasone
Argitaratua: [S.l.] : UPV/EHU, 2022
Bilduma: EHUko Kultura Zientifikoko Katedra (Youtube kanala)
Zientzialari (Youtubeko kanala) ; 17/8
Gaia:
Generoa / Forma: Baliabide digitalak
Erreferentzia-materialak
Bideo didaktikoak
Loturak: Ikus bideoa
Ikus YouTube kanala

Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Erreferentzia-bideoak INTERNETEKO BALIABIDEA EK23030104