Azala
Liburua Eskuragarri

Emakume gaiztoak / Marilar Aleixandre ; itzulpena, Patxi Zubizarreta

Siscak hamabost urte ditu, eta Coruñako Galera espetxean preso dago, emakume ororen antzera bera ere ez baita bere gorputzaren jabe. xix. mendearen amaieratik datorkigu eleberri honen orrialdeetan haren ahots sarkorra, hunkigarria. Siscaren ahotsari, beste emakume batzuenak ere gehituko zaizkio Marilar Aleixandreren nobelan. Emakume horiek pertsonen duintasunaren aldeko lanetan aitzindariak izan ziren: Concepción Arenal, presondegietan bisitari moduan lan egiten zuena, eta Juana de Vega, eta guztiz argigarriak gertatzen zaizkigu «emakume gaiztoen koro mutua» gertutik ezagutuz gure historia ulertzeko. Ahanzturaren aurkako eleberria ere bada Emakume gaiztoak. Sisca preso dagoen espetxean eta beste hainbatetan zokoratuek, gizarteak bere baitatik baztertu zituen emakumeek ahanzturaren zigor erantsia jasan ez dezaten. Era berean, liburuek eta irakurtzeak berak pertsonen bizitza hobetzeko duten ahalmenari ere gorazarre egiten dio nobelak. Bidai hunkigarri eta gogor batera gonbidatzen gaitu egileak, bere literaturan ohi duen tonu poetikoaz ederki jositako trama batean.

Zerrenda:
Egile nagusia: Aleixandre, Marilar
Egilea(k): Zubizarreta, Patxi
Argitaratua: Irun : Alberdania, 2023
Edizioa: 1. argit.
Bilduma: Narrazioa (Alberdania) ; 160
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Ikus liburuaren aurkezpen-bideoa

Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Narratiba (Helduentzat) N ALE ema Eskuragarri  Maileguan eskatu EK23050076