Azala
Liburua Eskuragarri

Bideoari bere mamia ateratzen / Brian Hill ; [itzultzailea, Iñaki Iñurrieta]

Bideoari bere mamia ateratzen honek gida praktikoa izan nahi luke ingelesa nahiz beste hizkuntzaren bat irakasten dutenek telebistatik ahalik eta etekinik handiena atera ahal dezaten. "Aribide egokirako karpeta" ezartzea luke jomuga, bide hau erabiltzeko ideia zehatzez eta programa arruntetatik hartutako adibidez hornitua. Gainera, kapitulu bat dator sarrerako deskribapen gisa, antolaketa aukerei buruzko gogoetak eta kontsiderazio teknikoei buruzko eztabaida, bai erabakiak hartzeko oinarri gisa eta bai ekipamendutik ahalik eta fruiturik handiena atera ahal izateko. Lehenago ondo zehazten ziren programen ikus-entzulegoak. BBC-k eta ITV-k, adibidez, beren hizkuntz programak adin jakin bateko eskolaumeentzat edo "helduentzat" zirela adierazten zuten sarritan; hortik ondorioztatzen zen materiala talde horretan sartzen zirenentzat eta ez besterentzat zela egokia. Oraintsuago, esperientziak hesi horiek kentzera eraman du jendea. Ohartu baitira "etengabeko hezkuntza"rako programak eskolan ere erabil daitezkeela, eta alderantziz. Egokitzapena errazagoa da, programa guztiekin batera ustiatze-teknika desberdinak aukeratzen laguntzen duten transkribapenak edo irakasleen oharrak baitoaz, ikasle taldearen zer-nolakoen arabera. Era bertsuan, ingelesa hizkuntza arrotz gisa hartzen duen munduaren eta Bretainia Handiko hizkuntza arrotzen irakaskuntzaren arteko hesiak desagertu egin dira neurri handi batean, eta garbi geratu da ikasgelako jardueratarako ideiak ed...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Hill, Brian
Erakunde egilea: HABE
Egilea(k): Iñurrieta, Iñaki
Argitaratua: Donostia : HABE, L.G. 1990
Bilduma: Itzulpen saila (HABE) ; 28
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea (HABE)
Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 81:37.02 HIL bid Eskuragarri  Maileguan eskatu EK23070019