Azala
Liburua Eskuragarri

Sahara, herri bat erresistentzian / [testua] Kristina Berasain Tristan ; [infografiak, Joxean Apeztegia]

Mendebaldeko Saharakoa gatazka ahaztua da, isilarazia. Hamasei urteko gerraren eta ia 30 urteko su etenaren ostean, sahararrek armak hartu dituzte berriz ere. Mendebaldeko Sahara Espainiako kolonia izan zen, 53. probintzia, baina frankismoak ez zuen behar bezala amaitu deskolonizazio prozesua. Traizioen kateaketa etengabea da orduz geroztik. Marokoren okupazioak munduko harresirik luzeenaren bi aldeetan banatuta bizitzera behartu ditu sahararrak; batzuk errepresiopean bizi dira, eta beste batzuk, berriz, ihes eginda, basamortuen basamortuan. Fronte Polisarioak, klandestinitatean sorturiko askapen mugimendu nazionalak, estatu bat eratu du erbestean. Liburu hau kazetaritza kronika bat da. Kristina Berasainek modu erraz bezain sakonean kontatzen du ahanzturara kondenatutako herri honen borroka, bertatik bertara, sahararren kontakizunak eta lekukotzak historiako pasarteekin tartekatuta. Lurralde okupatuetako eta kanpalekuetako sahararrak gerraz, errepresioaz, heriotzaz eta erbesteaz mintzo dira, baina, okupazioa hasi zenetik 50 urte betetzear dauden honetan, ez dute independentzia eskuratzeko eta jaioterrira itzultzeko itxaropenik galdu. Saharar herriak nortasunari, duintasunari eta erresistentziari eusten die.

Zerrenda:
Egile nagusia: Berasain, Kristina
Egilea(k): Apeztegia, Joxean
Argitaratua: Andoain : Aduna : Berria ; Elkar : Jakin, L.G. 2023
Bilduma: Aleka (Berria-Elkar-Jakin) ; 13
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea (Berria)
Argitaletxearen webgunea (Elkar)
Argitaletxearen webgunea (Jakin)
Ikus aurkibidea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia FILOS-POLIT BER sah Eskuragarri  Maileguan eskatu IRALE23120019
Monografia 94(648) BER sah Eskuragarri  Maileguan eskatu EK23120018