Azala
Liburua Eskuragarri

Philip Larkin / Philip Larkin ; itzulpena, Juanjo Olasagarre ; [hitzaurrea, Maialen Berasategi Catalán]

"Liburuak kaka zaharra dira", idatzi zuen Philip Larkinek; non, eta liburu batean. Larkinen beraren liburuez den bezainbatean, ordea, kritikari eta irakurle asko ez dira inondik ere bat etorri esaldi horrekin. Autoreak propio muzin egin omen zion forma aldetik apurtzaileegia izateari, baina modernoa izan zen hala ikuspegian nola doinuan, eta horrek nabarmen hurbildu bide zuen bere garaiko gizon arruntarengana, hura kanpotik xehe aztertuz bezala hura barrutik mamituz ere. 1922an jaio zen, Ingalaterran. Liburuzain ikasketak egin, eta huraxe izan zuen bizibidea. Idaztera ere emana, bere olerkietan zoli islatu zuen Bigarren Mundu Gerraren osteko probintzia giroa, etsiaren eta suminaren artean zabuka plazaratuz bere garaiaren espiritua, gerraosteko poeta ingelesik nabarmenenetako bat izendatua izateraino. Zenbait adituk diotenez, haren idazmoldean eragina izan zuten William Butler Yeatsek (bada haren antologia bat bilduma honetantxe) eta Thomas Hardyk; bereziki Hardyri esker jabetu omen zen posible zuela poesia egitea bere errealitate arruntari buruz, eta bere inguruko mintzo arruntean. Haren hitzak, hain zuzen, poetikoak bezain lauak dira; haren gai nagusiak, berriz, kolosalak: besteak beste heriotza, zahartzea eta, bi-biei loturik, alferrik galtzearen ezinegona; esan nahi baita, denbora, ahala, desira, bizitza alferrik ahitzearena. Irudi edo eszena arrunt bat izaten da askotan haren olerkien has-txinparta, eta barrenduz joaten da gero, geruza sakonago,...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Larkin Philip (1922-1985)
Egilea(k): Olasagarre, Juanjo ; Berasategi, Maialen
Argitaratua: Zarautz [etab.] : Susa, L.G. 2023
Bilduma: Munduko poesia kaierak (Susa) ; 47
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Baliabide digitalak
Poesia
Loturak: Liburuaren bertsio digitala (Susa)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Poesia (Helduentzat) P LAR phi Eskuragarri  Maileguan eskatu EK23120029