Azala
Liburua Eskuragarri

Karmele Jaioren literatura, emozio gorpuztua / Mari Jose Olaziregi Alustiza eta Amaia Elizalde Estenaga (editoreak)

Bizitzari egindako gorazarre gisara kontsideratu zuen kritika ingelesak Karmele Jaioren (Vitoria-Gasteiz, 1970) Amaren eskuak (2010) eleberriaren itzulpena. Gorazarrea eta festa, esango genuke, bizitzaz gainezka dagoen fikzio hunkigarria. Horregatik harrapatzen du haren obrak irakurlea, erraiekin idatzitako lanak eskaintzen dizkiolako, bizitza bera bezain gordinak, ametsak bezain gozoak. Oinarrian, nola ez, keinuz beteriko egunerokotasun ustez ezdeus horrek bor-bor eragiten dizkigun emozioak, gure gorputzaren kartografia errotik eraldatzen dutenak. Emozioa da Jaioren sorkuntza lanaren motorra. Halaxe aitortzen du liburu honen hastapenetan jarri dugun autopoetika eskuzabalean eta horixe ikertzen dute liburu honetan bildutako azterlanek. Idazlearen literaturan murgiltzen diren lanon lorratzari jarraituz irakurleak aukera izango du Jaioren literaturaren gorputz urezkoan nabigatzeko, haren putzuak, euri-jasak, ostarteak eta enbatak dastatzeko. Giza harreman afektiboen, denboraren joanaren eta gaixotasunen ekaitzei beldurrik ez dien literatura da Jaiorena, eta horiek dira ere ale honetan jasotako ikerketa lanen ardatzak, irakurleari Jaioren literaturaren ur handietan zanbuia egin eta sakontzeko aukera luzatzen diotenak

Zerrenda:
Erakunde egilea: Euskal Herriko Unibertsitatea. Argitalpen Zerbitzua
Egilea(k): Olaziregi, Mari Jose ; Elizalde Estenaga, Amaia
Argitaratua: Bilbao : Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua, L.G. 2022
Bilduma: Mikel Laboa Katedra bilduma (Euskal Herriko Unibertsitatea) ; 6
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 821.361 kar Eskuragarri  Maileguan eskatu EK24030021