Azala
Liburua Eskuragarri

Giorgos Seferis / Giorgos Seferis ; itzulpena, Maite Lopez Las Heras ; [hitzaurrea, Maialen Berasategi Catalán]

Giorgos Seferis Greziako 30eko belaunaldiko kidea izan zen, garrantzitsuenetakoa eta internazionalenetakoa (Nobel saria ere eman zioten 1963an). Urte asko egin zituen Greziatik kanpo, erbesteratuta zein lan kontuengatik, eta berekin eraman zuen beti bere lurra, baina ez miraz eta nostalgiaz, baizik bere oinaze eta ezin-ulertu guztiekin. Horra hor itzuli nahia, itzuli ezina, itzuli ahalaren gogorra eta are trauma, eta itzulera batzuen norarik eza. Egeo itsasoa eta paisaia mediterraneo idorra presente daude ia une oro haren poesian, eta paisaia horretan, berriz, itsasontziak, eta antzinako greziarren hondakinak. Seferisek ezin hobeto uztartu baitzuen bere garaiko errealitatea hala mundu klasikoarekin nola mito homerikoarekin. Sinbolismoa sakon jorratu zuen, betiere gertaera partikularrak, tokiko historia eta jokaleku eta objektu erreal jakinak unibertsalizatzeko. Maite López Las Herasek multzo oso bat dakarkigu orain, inspirazio eta zorroztasun harrigarriz itzulia.

Zerrenda:
Egile nagusia: Zeferis. Giorgos (1900-1971)
Egilea(k): Berasategi, Maialen ; López Las Heras, Maite
Argitaratua: Zarautz [etab.] : Susa, L.G. 2024
Bilduma: Munduko poesia kaierak (Susa) ; 50
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Baliabide digitalak
Poesia
Loturak: Liburuaren bertsio digitala (Susa)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Poesia (Helduentzat) P SEF gio Eskuragarri  Maileguan eskatu EK24040201