Azala
Liburua Eskuragarri

Programazioa eta robotika hezigarria Haur eta Lehen Hezkuntzan / Rakel Gamito Gomez ; [hizkuntza-zuzenketen arduraduna, Ander Altuna Gabiola]

Gure ingurua gero eta teknologikoagoa den honetan, programazioa eta robotika ez dira soilik gaitasun teknikoetara mugatzen diren kontzeptuak, baizik eta XXI. mendeko pentsamendu- eta sormen-tresnak. Hezkuntza-esparruan, arlo biak ikasleek arazo konplexuei aurre egiten ikasteko aukera eta bide dira, ikaskuntza aktibo eta kolaboratiboaren bitartez. Horregatik, liburu honek programazioaren eta robotika hezigarriaren potentziala aztertzen du, irakaskuntzaren zein ikaskuntza-prozesuen ikuspegi berritzaileak eta praktikoak eskaintzeko asmoz. Kapituluetan zehar Haur Hezkuntzako zein Lehen Hezkuntzako etapetan pentsamendu konputazionala eta ezagutza sortzaile kritikoa eraikitzeko baliabide ugari aurkezten dira: bloke bidezko programazioa, roboten eraikuntza, asmakuntza-kitak eta abar. Era berean, jarduerak ere proposatzen dira, edukiak modu esanguratsuan ulertzeko eta hezkuntza-praktikak inspiratzeko.

Zerrenda:
Egile nagusia: Gamito Gomez, Rakel
Egilea(k): Altuna, Ander
Argitaratua: Bilbo : Udako Euskal Unibertsitatea, LG. 2025
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Loturak: Ikus aurkibidea argitaratzailearen webgunean
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 62/69:373.512.14 GAM pro Eskuragarri  Maileguan eskatu EK25040098