Azala
Bideoa Eskuragarri

Atxikimendua [Bideoa] : euskararekiko jarrera positiboa dute euskaldunek / [ideia, Iñaki Uria (Hamaika Telebista ; gidoia eta edukia, UEMA ; irudiak eta animazioak, Nagore Sarasola (Hamaika Telebista) ; off ahotsa, Irati Odriozola (UEMA)]

Iñaki Iurrebaso soziolinguistak eta UEMAko ikerlariak euskalgintzaren eta hizkuntza politikaren oinarriak astindu zituen doktore tesia aurkeztu zuenean 2023an. Euskararen benetako egoera ezagutzeko eta diagnostiko zehatzagoa egiteko hainbat giltzarri biltzen ditu tesiak. Tesia modu erraz eta dibulgatiboan zabaldu nahian, elkarlanean aritu dira azken hilabeteotan UEMA eta Hamaika Telebista, eta hauxe da emaitza: hamaika bideo laburreko sorta, azken urteotako ikerketek nabarmentzen dituzten gakoen inguruan. GAKOAK izenburupean, euskararen egoera azaltzeko eta sareetan zabaltzeko hamaika bideo dira. Bakoitza bi minutu ingurukoa. Hamaika Telebistako zuzendari ohi Iñaki Uriaren hasierako ideiari tiraka, UEMA arduratu da bideoen gidoiez eta edukiaz. Irudiak eta animazioak, berriz, Hamaika Telebistako Nagore Sarasola diseinu arduradunak sortu eta ekoitzi ditu, edukia ahalik eta modu ikusgarrienean eta hezitzaileenean erakutsi ahal izateko. Euskararen atxikimenduari buruzkoa da bideo hau. Euskaldunok eta euskal herritar askok, lotura estua eta atxikimendu handia dugu euskararekiko. Jarrera positiboa dugula erakusten dute ikerketek. Ikerketek bakarrik ez. Historia hurbilak ere erakusten digu hizkuntzarekiko lotura berezia dutela euskal herritarrek. Beste hizkuntza gutxiagotu gehienetan baino mugimendu indartsuagoa garatu izan da gurean hizkuntzaren alde. Ehunka ekimen sortu dira eta egiten dira euskararen alde: eskolak, euskaltegiak, aldizkariak, egunkariak, irratiak, kultur taldeak…...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile korporatiboa(k): Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea ; Hamaika Telebista
Egilea(k): Iurrebaso Biteri, Iñaki ; Sarasola, Nagore ; Odriozola, Irati
Argitaratua: Donostia : Hamaika Telebista. 2025
Bilduma: Gakoak. Euskararen egoera ulertzeko gakoak (Hamaika telebista, UEMA) ; 5
Gaia:
Generoa / Forma: Baliabide digitalak
Bideo didaktikoak
Loturak: Ikus bideoa (Hamaika telebista)
Argitaratzailearen webgunea (UEMA)
Prentsa dossierra, bideo bakoitzari buruzko informazio osagarriarekin (PDF)
Sinopsia:Iñaki Iurrebaso soziolinguistak eta UEMAko ikerlariak euskalgintzaren eta hizkuntza politikaren oinarriak astindu zituen doktore tesia aurkeztu zuenean 2023an. Euskararen benetako egoera ezagutzeko eta diagnostiko zehatzagoa egiteko hainbat giltzarri biltzen ditu tesiak. Tesia modu erraz eta dibulgatiboan zabaldu nahian, elkarlanean aritu dira azken hilabeteotan UEMA eta Hamaika Telebista, eta hauxe da emaitza: hamaika bideo laburreko sorta, azken urteotako ikerketek nabarmentzen dituzten gakoen inguruan. GAKOAK izenburupean, euskararen egoera azaltzeko eta sareetan zabaltzeko hamaika bideo dira. Bakoitza bi minutu ingurukoa. Hamaika Telebistako zuzendari ohi Iñaki Uriaren hasierako ideiari tiraka, UEMA arduratu da bideoen gidoiez eta edukiaz. Irudiak eta animazioak, berriz, Hamaika Telebistako Nagore Sarasola diseinu arduradunak sortu eta ekoitzi ditu, edukia ahalik eta modu ikusgarrienean eta hezitzaileenean erakutsi ahal izateko. Euskararen atxikimenduari buruzkoa da bideo hau. Euskaldunok eta euskal herritar askok, lotura estua eta atxikimendu handia dugu euskararekiko. Jarrera positiboa dugula erakusten dute ikerketek. Ikerketek bakarrik ez. Historia hurbilak ere erakusten digu hizkuntzarekiko lotura berezia dutela euskal herritarrek. Beste hizkuntza gutxiagotu gehienetan baino mugimendu indartsuagoa garatu izan da gurean hizkuntzaren alde. Ehunka ekimen sortu dira eta egiten dira euskararen alde: eskolak, euskaltegiak, aldizkariak, egunkariak, irratiak, kultur taldeak… Euskararen aldeko aldarrikapen eta ospakizunek ere erantzun eta atxikimendu handia dute. Euskararen aldeko jarrera horrek eragina du gero hiztunen erabakietan eta hiztun asko dira berez erdaraz errazago egin arren, euskara erabiltzen dutenak. Herritar askoren euskararen aldeko jarrera hauxe da euskarak duen indargunerik nagusiena.
Deskribapen fisikoa:Baliabide elektronikoa (2 min) : soinuduna, kol.