Azala
Liburua Eskuragarri

Gora euskal kantagintza : gida didaktikoa / Pako Aristi, Mikel Markez ; [diseinua, ilustrazioak eta maketa, Concetta Probanza]

Kantagintza kultur adierazpen garrantzitsua izan da Euskal Herriaren historian. Lehen grabazioak duela ehun urte ingurukoak badira ere, ahoz aho transmititu dira kantak mendeetan zehar. Gero, 1960tik aurrera, diskogintza sortu zen, eta jendeak eskura izan du ekoizpen zabal eta anitza. Belaunaldi bakoitzak aurkitu ditu gure kantari eta taldeengan bere gustuko melodiak eta letrak, haien kezkak hobekien islatzen zituztenak. Lan honek errepaso sakon bat erakusten du, historiaurretik hasita gaur eguneraino. Ikas-gida honekin gure kantagintzaren perspektiba oso bat izango dute ikasleek eskura, garai eta estilo ezberdinak lotzen dituen kontakizun sakon eta era berean erakargarri baten bitartez. Nerabeen artean euskal musika eta kulturaren ondarea ezagutzera emateko helburuarekin, Mikel Markez musikariak eta Pako Aristi idazleak "Gora euskal kantagintza" gida didaktikoa sortu dute. Proiektua Kultura Eskola programaren barruan kokatzen da, Bigarren Hezkuntzako ikasleen artean sentsibilitate artistikoa eta musikarekiko zaletasuna sustatzeko. Hamalau kapitulutan antolatuta dago gida, eta azkenekoetan Interneten iraultza eta streaming plataformen inpaktua ere azaltzen da. Liburuan zehar hainbat argazki eta abestiren letrak ere badira, baita ikasleen ikaskuntza aktiboa eta gogoetatsua sustatzeko diseinatutako jarduerak eta galdetegiak ere.

Zerrenda:
Egile nagusia: Aristi, Pako
Egilea(k): Markez, Mikel ; Probanza, Concetta
Argitaratua: Donostia : Gipuzkoako Foru Aldundia, L.G. 2024
Hezkuntza-etapa: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH)
Ikasgaia: Musika
Gaia:
Generoa / Forma: Ikasmaterial osagarriak
Baliabide digitalak
Monografiak
Unitate didaktikoak
Loturak: Ikus gida didaktikoaren bertsio digitala (PDF)
Ikus argitaratzailearen webgunea
Ikus aurkezpen-bideoa
Adina / Maila: DBH, 1.-4. mailak
12-16 urte
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza IO DBH1-4 412 24 Eskuragarri  Maileguan eskatu EK25060129
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza INTERNETEKO BALIABIDEA EK25040127