Arnasguneen garrantzia [Bideoa] : euskara arnasgunerik gabe geratzeko bidean doa / [ideia, Iñaki Uria (Hamaika Telebista ; gidoia eta edukia, UEMA ; irudiak eta animazioak, Nagore Sarasola (Hamaika Telebista) ; off ahotsa, Irati Odriozola (UEMA)]
Iñaki Iurrebaso soziolinguistak eta UEMAko ikerlariak euskalgintzaren eta hizkuntza politikaren oinarriak astindu zituen doktore tesia aurkeztu zuenean 2023an. Euskararen benetako egoera ezagutzeko eta diagnostiko zehatzagoa egiteko hainbat giltzarri biltzen ditu tesiak. Tesia modu erraz eta dibulgatiboan zabaldu nahian, elkarlanean aritu dira azken hilabeteotan UEMA eta Hamaika Telebista, eta hauxe da emaitza: hamaika bideo laburreko sorta, azken urteotako ikerketek nabarmentzen dituzten gakoen inguruan. GAKOAK izenburupean, euskararen egoera azaltzeko eta sareetan zabaltzeko hamaika bideo dira. Bakoitza bi minutu ingurukoa. Hamaika Telebistako zuzendari ohi Iñaki Uriaren hasierako ideiari tiraka, UEMA arduratu da bideoen gidoiez eta edukiaz. Irudiak eta animazioak, berriz, Hamaika Telebistako Nagore Sarasola diseinu arduradunak sortu eta ekoitzi ditu, edukia ahalik eta modu ikusgarrienean eta hezitzaileenean erakutsi ahal izateko. Euskararen arnasguneen garrantziari buruzkoa da bideo hau. Euskara nagusi den udalerrietan edo euskara eta erdara pareko azaltzen zaizkigunetan euskal biztanleen 10etik bat bakarrik bizi bada ere, udalerri hauetan bizi da euskara gehien erabiltzen duen hiztun multzorik handiena. Nolabait esateko, gaur egiten den euskara guztiaren zati handi bat, bostetik bi inguru, udalerri euskaldun horietan egiten da. Gainera, bertako hiztunek eragin handia dute erdara nagusi den eremuen euskalduntzean ere. Euskara indartsuago dagoen lurralde-eremu horrek bereb...
Egile korporatiboa(k): | ; |
---|---|
Egilea(k): | ; ; |
Argitaratua: |
Donostia :
Hamaika Telebista.
2025
|
Bilduma: |
Gakoak. Euskararen egoera ulertzeko gakoak (Hamaika telebista, UEMA)
; 10 |
Gaia: | |
Generoa / Forma: |
Baliabide digitalak
Bideo didaktikoak |
Loturak: |
Ikus bideoa (Hamaika telebista) Argitaratzailearen webgunea (UEMA) Prentsa dossierra, bideo bakoitzari buruzko informazio osagarriarekin (PDF) |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Erreferentzia-liburuak (Haur eta gazteentzat) | INTERNETEKO BALIABIDEA | EK25040129 |