Kilimak : koaderno jostagarria : [Diziplinartekoa, Lehen Hezkuntza 4] / [egilea, Junkal Lertxundi Panadero ; edizioa, Agurtzane Ortiz Lopetegi ; diseinua, Juanma Aramendi ; maketazioa eta argazkiak, Unai Arana ; ilustrazioak, Raquel Samatier]
"Kilimak" 9-10 urte bitarteko haurrentzako jolasteko koaderno bat da, ikasturtean zehar landutako gaietan sakontzeko aukera eskaintzen duena: matematika, naturaren eta gizartearen zientziak, eta hizkuntza modu ludiko batean garatzeko balio dezake. Hori guztia euskara eta euskal testuingurua oinarri hartuta. Koadernoa sei ataletan banatuta dago, eta atal bakoitzak gai bat du ardatz. Hauek dira koaderno honetako sei gaiak: 1- Kilimbentura (EuskarAbentura, bidaia-antolaketa, abentura, planoak) 2- Kilimakfilm (zinema, euskarazko filmak, jaialdiak, zootropoa) 3- Kilimakfest (musika, Euskal musika-jaialdiak, musika taldea osatu) 4- Kilimaktlon (kirolak, kirol fisiko eta mentala) 5- Kiliklimak (klima-aldaketa, birziklatzea, klimaren aldeko aldarrikapena) 6- Kili-kili kilimak (gorputza zaintzea, norbere buruaren pertzepzioa, zoriontasun-maila) Atal horietako bakoitzean, lehenik, misterio edo asmakizun bat argitu beharko du irakurleak. Hortik aurrera, rol bat hartuko du (izango da astronauta, lorezain, artista, gozogile, superheroi eta urpekari) eta hainbat erronka gainditu beharko ditu. Tartean, Euskal Herriko txokoak ezagutuko ditu irakurleak, hainbat eskulan egingo ditu eta, amaieran, liburu gomendio batzuk topatuko ditu. Koadernoan zehar QR kodeen bitartez ikus-entzunezko euskarriak erantsi dira, ataletako informazioa osatzeko: abestiak, eskulanak egiteko jarraibideak eta abar aurkitu daitezke bertan. Koadernoaren amaieran, eskulanak egiteko, mozteko eta margotzeko txa...
| Egilea(k): | ; ; ; ; |
|---|---|
| Argitaratua: |
Donostia :
Ikaselkar,
L.G. 2025
|
| Bilduma: |
Kilimak (Ikaselkar)
; 4 EIMA 4 (2024ko deialdia) EIMA 1 (2025eko deialdia) |
| Hezkuntza-etapa: |
Lehen Hezkuntza (LMH) |
| Ikasgaia: |
Diziplinartekoa |
| Gaia: | |
| Generoa / Forma: |
Ikasmaterial osagarriak
EIMAk onetsitako materialak Oporretako koadernoak |
| Loturak: |
Argitaratzailearen webgunea Ikus "Kilimak" koadernoei buruzko informazioa (PDF) |
| Adina / Maila: |
9-10 urte arteko haurrentzat Lehen Hezkuntza, 4. maila |
| Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
| Lehen Hezkuntza | IO LH4 UDA 9 25 | Eskuragarri Maileguan eskatu | EK25110185 |
| Lehen Hezkuntza | IO LH4 UDA 9 25 | Eskuragarri Maileguan eskatu | EK25070110 |
| Lehen Hezkuntza | IO LH4 UDA 9 25 | Eskuragarri Maileguan eskatu | EK25070109 |


