Azala
Audioa Eskuragarri

Gora musika! [Soinu-grabazioa] / Korrontzi, Bixente Martinez ; ipuinak, Urko Oskoz eta Ana Jakak ; marrazkiak, Lotura Films

Ene kantak ekimenetik hain ezagunak diren Oihane Iartzak eta Urko Oskozek, Korrontzi erromeria banda ospetsuarekin, Bixente Martinez itzal handiko musikariarekin eta dantzari eta erraldoiekin, Gora Musika! izeneko bidaia abiarazi dute, euskaraz eta musikaz inoiz baino gehiago gozatzeko. Liburu-CD formatuan, Elkar estudioan grabatutako hamabi kantu bildu dituzte, batzuk ezagunak, beste batzuk berriak (Ahatetxo itsusia, Perez sagutxoa, Makilakixki, Txanogorritxo, Ole Olentzero...) eta kanta bakoitzeko ipuin bana idatzi dute. Disko-liburu honetan, beraz, beraien kanta esanguratsuenak eta hauei lotutako ipuinak aurkituko ditugu. Abestiak Korrontzi eta Bixente Martinezen ukitu magi-koarekin moldatuak izan dira. Orain arte esandako guztia 96 orrialdeko liburu polit batean bildu dute, non erraldoiek ipuin klasikoen munduan barrena eskutik eramango gaituzten. Liburuak umeari parte hartzeko aukera eskaintzen dio, hala koloreztatuz nola irakurriz, jolastuz... Erraldoi ugari daude Euskal Herriko jaietan baina liburu honetan Joalduna, Zamaltzain, Ezpatatxiki, Boba, Otsagabiko Boboa, Otsagabiko Dantzaria, Erronkariar Gizona eta Erronkariar Anderea agertuko zaizkigu.

Zerrenda:
Egile korporatiboa(k): Korrontzi ; Lotura Films
Egilea(k): Martinez, Bixente ; Oskoz, Urko ; Jaka García, Ana
Argitaratua: Aduna : Elkar, L.G. 2025
Gaia:
Generoa / Forma: Haur eta Gazteentzako Literatura
Ipuinak
Haurrentzako musika
Audioak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Adina / Maila: 6 urtetik aurrera (urdina)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Soinu-grabazioak 784.67 KOR gor Eskuragarri  Maileguan eskatu EK26010042