Azala
Liburua Eskuragarri

Joseba Sarrionandiaren literatura : bitakora kaiera / Nerea Eizagirre Telleria, Mikel Ayerbe Sudupe (editoreak) ; [artikuluen egileak, Bernardo Atxaga ... et al.]

Joseba Sarrionandiaren literatura-sorkuntzaren gaineko lan monografikoa da esku artean duzun liburua. Artikuluak askotarikoak dira, eta idazle iurretarraren obraren ezaugarri behinenei erreparatzen diete. Horrela, Sarrionandiaren obraren inguruko ikuspegi integrala eskaintzeko asmoarekin, irakurleak ondorengo ekarpenak aurkituko ditu liburuan: batetik, tonu-pertsonalagoa duten edo idazlearen bizi-ibilbideari ere erreparatzen dieten lanak; eta bestetik, kutsu akademikoagoa duten beste zenbait artikulu; hala nola itzulpengintzaren garrantzia, haur eta gazte literatura, ipuinen berridazketak, dekolonitatea, itsas iruditegiaren sinbologia eta Sarrionandiaren literaturaren bereizgarri diren bestelako hainbat gai jorratzen dituztenak. Liburuaren izenburua Sarrionandiaren beraren 1981ko Izuen gordelekuetan barrena lehendabiziko liburuko lehenengo poematik geureganatu dugu. Izan ere, bitakora-kaiera itsas bidaietan guardian egon ohi zen marinelak nabigazioari lotutako oharrak idazteko balio zuen liburuxka izanik, kaiera honek ere balio dezala Joseba Sarrionandiaren itsasoetan barrena boga egiteko; orriotan egilearen lanetan barneratzeko iparrorratz, itsasargi, kataloxa eta astrolabio literario baliagarriak aurkezten ditugun neurrian.

Zerrenda:
Erakunde egilea: Euskal Herriko Unibertsitatea. Argitalpen Zerbitzua
Egilea(k): Eizagirre Telleria, Nerea ; Ayerbe Sudupe, Mikel ; Atxaga, Bernardo ; Douglass, William A. ; Elizalde Estenaga, Amaia ; Jaka, Aiora ; Rodríguez, Eider ; Urzelai Vicente, Ainhoa ; Zulaika, Joseba
Argitaratua: [Leioa] : Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua, L.G. 2025
Bilduma: Mikel Laboa Katedra bilduma (Euskal Herriko Unibertsitatea) ; 9
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Biografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Ikus aurkibidea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 821.361 SAR jos Eskuragarri  Maileguan eskatu EK26020017