Finlandiako-Suomiko Hezkuntza Sistema / erredakzioaren arduraduna, Miren Guilló Arakistain (Hik hasi) ; artikuluen egileak, Timo Riiho... [et al.]
Suomin izan ginen. Hik Hasik, bidaia pedagogikoak antolatzeak duen garrantziaz ohartuta, 2007ko urrian Suomira joateko egitasmoa antolatu zuen. zken urteetan, aski entzuna izan da Suomiko hezkuntza antolaketa, emaitza onak direla-eta. Batez ere PISA nazioarteko hezkuntzaren eta ebaluazioaren ikerketaren emaitzak izan dirá Suomi entzutetsuago egiteko arrazoia, ikerketa horrek hainbat herrialdetako ikasleen gaitasun mailak aztertu eta argitaratzen dituelako. Emaitza bikainez gain, ikasleen artean dagoen ekitate maila harrigarria da, baita irakasleen prestakuntza eta ospea, edota hezkuntzak jendartean duen sona eta inplikazioa ere. Suomiko Hezkuntza Sistemak mundu guztiaren interesa piztu du azken urteetan. Eta interes horretatik abiatuta, 40 pertsona abiatu ginen Euskal Herritik Helsinkira bertako eskolak ezagutzeko asmoz. Monografiko hau, bisita horren fruitu da. Ez dugu usté herrialde batetako hezkuntza sistema bere testuingurutik at uler daitekeenik. Horregatik garrantzizkotzat jo dugu hezkuntzaren gaineko datu eta ezaugarriak jorratu aurretik herrialdearen eta egoeraren kokapen laburra egitea. Hezkuntza sistemari dagokionez, aldagaiak eta ezaugarriak zenbait ataletan errepikatzen eta nahasten dira, ezaugarri bakoitza bere globaltasunean aztertu behar baita. Hezkuntza etapa bakoitza ere banan banan aztertu dugu. Haur Hezkuntza, Hezkuntza Ministerioaren esku ez badago ere, lagungarria iruditu zaigu argazki orokorra egitea. Oinarrizko Hezkuntzako eta Batxilergoko etapen inguru...
| Egilea(k): | ; ; ; ; ; ; |
|---|---|
| Argitaratua: |
Donostia :
Xangorin,
L.G. 2008
|
| Bilduma: |
Ale monografikoa (Hik hasi)
; 23 |
| Gaia: | |
| Generoa / Forma: |
EIMAk onetsitako materialak
Monografiak Baliabide digitalak |
| Loturak: |
Argitaratzailearen webgunea Ikus ale monografikoaren digitalizatutako alea (PDF) |
| Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
| Aldizkariak | HEZK fin | Eskuragarri Maileguan eskatu | IRALE17051011 |
| Aldizkariak | I ALD 23 30 08 | Eskuragarri Maileguan eskatu | 1012304 |
| Aldizkariak | I ALD 23 30 08 | Eskuragarri Maileguan eskatu | 1014473 |


