Azala
Liburua Eskuragarri

Komunikazioaren gizarte psikologia / Eduardo Apodaka Ostaikoetxea

Komunikazioaren garaian eta gizartean bizi omen gara. Ez da harritzekoa, beraz, komunikaziora hurbiltzeko zientzia guztietatik egiten diren ahaleginak ugaltzea. Liburu honetan Gizarte Psikologiak komunikazioari buruzko ikerketei egindako ekarpena aurkeztu du egileak, jakinda Gizarte Psikologiak berariazko ikuspegia eskaini ahal duela gai zail honetan. Hartara, Gizarte Psikologia bera zer den eta zertan ari den azaldu ostean komunikazioari zuzen-zuzen dagozkion gaiak aurkeztu dira. Hala izanda, Gizarte Psikologiaren ikerketagune eta gai nagusiak (gizarte-hautematea, norberaren gizarte-sorkuntza, jarrerak eta taldeak) azaldu ondoren komunikazioa hobeto ulertzearren egin diren aplikazioak aurkeztu dira (pertsuasioa, masa-komunikazioa, gizarte-mugimenduen zeregina,talde-arteko eta talde-barneko komunikazio fenomenoak, pertsonarteko komunikazioa...)

Zerrenda:
Egile nagusia: Apodaka Ostaikoetxea, Eduardo
Erakunde egilea: Udako Euskal Unibertsitatea
Argitaratua: Bilbo : Udako Euskal Unibertsitatea, L.G. 2004
Gaia:
Generoa / Forma: Baliabide digitalak
Monografiak
Loturak: Deskargatu liburuaren bertsio digitala argitaratzailearen webgunean (PDF)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 316.77 APO edu Eskuragarri  Maileguan eskatu 1014506