Azala
Liburua Eskuragarri

Fisika orokorra / argitarapenaren prestatzailea, J. R. Etxebarria ; UEUko Fisika Saila, J.M. Agirregabiria ... [et al.] ; [hizkuntza-zuzenketen arduraduna, Jose Ramon Etxebarria]

Hamaika urte pasatu dira Fisika Orokorra liburuaren lehenengo argitalpena egin zenetik, eta poztasunez esan dezakegu argitalpen hura erabat agortu dela. Poztasunez diogu, orduko lana zabaldu egin delako. Zabaldua eta erabilia izan da fisika-gaietan lan egiten duen erkidegoan, irakasle, ikasle eta ikertzaileen artean, eta, zalantzarik gabe, bere arrastoa utzi du euskarazko irakaskuntzaren arloan. Horrela, fisika-gaietan erabiltzeko moduko eredu linguistikoa finkatu da urte hauetan. Nolanahi den, zenbait berritasun dakartza bigarren argitalpen honek. Batetik, bidezkoa denez, lehenengo argitalpeneko akatsen zuzenketa egin dugu. Bestetik, euskara bera eguneratu dugu; izan ere, azken urteotan Euskaltzaindiak hainbat erabaki hartu ditu euskararen estandarizaziorako bidean, hala nola araugintza berriko erabakiak eta Hiztegi Batuko zerrendak, besteak beste. Horiek guztiak hartu ditugu kontuan testuaren orrazketa eta zuzenketa egitean. Azkenik, liburuaren formatuari eta aurkezpenari dagozkien zuzenketaz eta berregituraketaz arduratu gara; horretaz, kontuan izan dugu UEUren argitalpen-zerbitzuaren eboluzioa, eta oraingo bildumen araberako aurkezpen eta egokitzapena egin ditugu. Zernahi gisaz, errespetatu egin ditugu aurreko argitarapeneko irudiak, eta zuzen-zuzenean ekarri ditugu argitalpen honetara. UEUko Fisika Saileko kideek pozez aurkezten dugu liburu zaharberritu hau, aurreko hamaika urteotan bere emaitzak eman dituenak beste hamaikatan ere emango dituelakoan.

Zerrenda:
Erakunde egilea: Udako Euskal Unibertsitatea. Fisika Saila
Egilea(k): Etxebarria, Jose Ramon
Argitaratua: Bilbo : Udako Euskal Unibertsitatea, 2003
Edizioa: 2. argit.
Gaia:
Generoa / Forma: Baliabide digitalak
Monografiak
Loturak: Ikus argitaratzailearen webgunea
Liburua deskargatzeko (PDF)
Ikus aurkibidea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 53(035) ETX fis Eskuragarri  Maileguan eskatu 1014525