Giza espeziea : antropologia biologikoaren hastapenak / John H. Relethford ; [itzultzaileak, Elhuyar Fundazioa. Izaskun Ormazabal, Nahikari Gabilondo ; UPV/EHUko Euskara Zerbitzuak koordinatutako itzulpena ; hizkuntza-begiralea, Itziar Laka]
GAUR EGUNGO ANTROPOLOGIA BIOLOGIKORAKO SARRERA HONEK arlo horretako osagai nagusiak aurkezten ditu: genetika eta eboluzioaren teoria, gizakiaren eboluzioa eta bariazioa, erregistro fosila, eta primateen eboluzioa, biologia eta jokabidea. Testuaren ardatz nagusia biologiaren eta kulturaren arteko harremana da, eta arreta berezia eskaintzen zaio gizakiek primateen ordenan duten lekuari. INGELESEZKO ZAZPIGARREN ARGITALPENEKO BERRIKUNTZAK - Giza bariazioari buruzko kapituluak batera jarri dira, eta orain, giza eboluzioaren ondoko kapituluetan agertzen dira; hortaz, gizakien historia ebolutiboaren gaien ordena logikoagoa osatzen dute orain atal horiek, iraganetik hasi eta orainaldira arte. - Ugaztunen eta primateen biologiaren eta jokabidearen kapitulua sakon berrikusi da bizitzaren historiaren teoriari, primateen ugalketa-estrategiei, gurasordeei eta sakabanaketari eta jokabideari buruzko materiala sartzeko. - Ikerketa paleoantropologikoaren metodoei buruzko kapitulu berri bat gehitu da; metodo horien artean daude, besteak beste, datazio-metodoak, ekologia eta jokabidea fosiletatik abiatuta ikertzeko metodoak eta lehen primateak agertu aurreko eboluzioaren historia laburra. - Hominino terminoa erabili da testu osoan txinpantze-bonobo lerrotik banandutako garaitik ondorengo giza espezieei eta gizakiei buruz aritzeko. - Giza eboluzioaren erregistro fosilari buruzko kapituluak zehatz-mehatz berridatzi dira, argiagoak izan daitezen eta aurkikuntza eta interpretazio berrien gain...
Deskribapen osoa
Zerrenda: