Publizitate Zuzenbidearen eraberritzea eta lehiaketa desleiala [Interneteko baliabidea] / Nerea Irakulis Arregi, Elena Leiñena Mendizabal
Publizitate eta Lehiaketa Desleialaren Zuzenbideari buruzko liburu honek gai bi horien inguruko oinarri juridikoak modu ulergarri eta erraz batean azaltzea du lehenengo helburu. Oinarrizko kontzeptu juridikoen garapenarekin batera, hainbat adibide praktiko eta adierazgarri ere jasotzen dira.Liburua Publizitate eta Harreman Publikoetako graduatuentzat sortua da bereziki, graduko programan jasotzen diren edukiei erantzuten baitie. Edonola ere, testu egokia da publizitateari buruzko legeria ezagutu nahi duten adituentzat eta sektoreko egitura juridikoa ezagutu nahi duen edonorentzat.Egiturari dagokionez, lanak lau atal bereizten ditu. Lehenengoan, publizitatearen kontzeptu juridikoa eta horren legezko erregulazioaren zergatia azaltzen da. Bigarren atalean, profesionalentzat interesgarria den gaia garatzen da, hau da, publizitatearen subjektuak eta horien arteko erlazio juridikoak, publizitate-kontratuak direla medio. Hirugarren atalari dagokionez, publizitate ez-zilegia aurkezten da hainbat ataletan sailkaturik: Konstituzioan jasotako eskubideen aurkako publizitatea, publizitate subliminala, arau berezien aurka doan publizitatea eta jokaera desleialak publizitatean (engainuzkoak eta erasotzaileak). Azkenik, publizitatearen kontrol judiziala eta autorregulazioa (jokaera oneko kodeak) aztertzen dira.
Egile nagusia: | |
---|---|
Erakunde egilea: | |
Egilea(k): | |
Argitaratua: |
Bilbo
: Udako Euskal Unibertsitatea
, 2012
|
Gaia: | |
Generoa / Forma: |
Baliabide digitalak
Monografiak |
Loturak: |
Argitaletxearen webgunea Liburuaren bertsio digitala (Buruxkak) |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Monografia | 347.777 IRA pub | Eskuragarri Maileguan eskatu | EK13020416 |