Publizitate zuzenbideko eskuliburua / Elena Leiñena Mendizabal, Nerea Irakulis Arregi
Publizitate Zuzenbideari buruzko eskuliburu honek gai honen inguruko oinarriak modu ulergarri eta erraz batean azaltzea du lehenengo helburu. Horrezaz gain, oinarrizko kontzeptu horien garapenarekin batera hainbat adibide praktiko ere jasotzen dira. Liburua Publizitate eta Harreman Publikoetako lizentziatuentzat sortua da bereziki, lizentziaturako programari erantzuten baitio. Edonola ere, publizitatearen arloan profesionalki oinarrizko legeria eskuratu nahi duen edonorentzat izan daiteke oso baliagarria. Eskuliburuak lau atal ditu: lehenengoan, publizitatearen kon-tzeptua eta bere legezko erregulazioaren zergatia azaltzen da. Bigarren atalean, publizitatearen subjektuak eta beren arteko erlazioak publizitate-kontratuak direla medio. Hirugarren atalean publizitate ez-zilegia aurkezten da bost ataletan sailkaturik: Konstituzioa eta bertan azaltzen diren balio eta eskubideen aurkako publizitatea, engainuzkoa, desleiala, subliminala eta arau berezien aurka doan publizitatea. Eta azkenik, publizitatearen kontrol judiziala eta autorregulazioa jasotzen dira.
Egile nagusia: | |
---|---|
Erakunde egilea: | |
Egilea(k): | |
Argitaratua: |
Bilbo
: Udako Euskal Unibertsitatea,
L.G. 2006
|
Gaia: | |
Generoa / Forma: |
Baliabide digitalak
Monografiak |
Loturak: |
Deskargatu liburuaren bertsio digitala argitaratzailearen webgunean (PDF) |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Monografia | 659.1 LEI pub | Eskuragarri Maileguan eskatu | 1014515 |