Hizkuntza arrotzetako : hutsegiteak zuzentzeko teknikak / Joel C. Walz ; [itzultzailea, Boni Urkizu]
Arras aldatu dira azkeneko hogei urteotan ikasleek hizkuntza arrotzean egiten dituzten hutsegiteei buruz ikerleek eta irakasleek dituzten jarrerak. Garai bateko aho-belarrizko metodoetako errepika- ariketa arretatsu (eta askotan aspergarri ere ziren) haien helburua ahaleginean hutsegiteak saihestea zen. Orain, ordea, joera kognitiboak hartu du metodo haien lekua eta, ondorioz, ariketa komunikatibo gehiago egiten da. Joera honek hutsegiteak ezinbestekotzat dauzka eta, agian, ikaskuntzako estrategien barman sartu beharrezkotzat ere bai. (Allwright 1975, Gorbet 1974, Hendrickson 1978, Joiner 1975, Mitchell 1978). Entsegu eta errakuntzaren bidezko orientazioa eskatzen du hizkuntza ikasteak, eta hutsegitea ikaslea arauak, kategoriak eta hauen azpiko sistemak aztertzen ari delako froga da (Corder 1973). Hizkuntza lortzeari buruzko egungo pentsamendua lehenengo eta bigarren hizkuntzen lorpenen arteko antzaren inguman dabil bereziki. Hutsegite ugari egiten du ikasten ari den haurrak. Hutsegiteok eredu logiko batzuen barman sartuko dira; horixe bera gertatuko zaio bigarren hizkuntza ikasten ari den helduari ere. Baina, hala ere, honen hutsegiteak sortzen duen erreakzioak puskatu egiten du lehen esandako paralelismoa. Umeari saria ematen zaio hizkuntzaren erabileran, hau edozein modutakoa delarik ere, arrakasta lortzen duenean; komunikaziorik lortzen ez duenean bakarrik egiten zaizkio zuzenketak. Bigarren hizkuntzaren ikasleari, aitzitik, esaldi zuzenak, hutsegite gramatikalik gabekoa...
Egile nagusia: | |
---|---|
Erakunde egilea: | |
Egilea(k): | |
Argitaratua: |
Donostia :
HABE,
L.G. 1985
|
Bilduma: |
Itzulpen saila (HABE)
; 8 |
Gaia: | |
Generoa / Forma: |
Monografiak
|
Loturak: |
Argitaletxearen webgunea (HABE) Argitaletxearen webgunea |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Monografia | 811:37.02 WAL hiz | Eskuragarri Maileguan eskatu | EK17030350 |